Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 11 de otsaila de 2015, Zk. 36

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 5831-2014 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Kataluniako kontsumo-kodearen uztailaren 20ko 22/2010 Legea aldatzen duen abenduaren 23ko 6/2013 Lege Dekretuaren aurkakoa.

  • 3164-2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. eta 3.3 artikuluak direla-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 artikulua urra dezaketelakoan.

  • 5210-2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 197.1 a) artikuluko hirugarren lerrokada —zein bigarrenarekin lotuta baitago— dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 23.2 artikulua urra dezakeelakoan.

  • 6245-2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, lagatako tributuen eta eskualdeko tasen arloetako tributu-neurriei buruzko Murtziako Eskualdeko Biltzarraren abenduaren 23ko 15/2002 Legearen 6.bat.1.c) artikulua dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 artikulua urra dezakeelakoan (Konstituzioaren 133.1, 150.1 eta 157. —1. eta 3. paragrafoak— artikuluekin, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Lege Organikoaren 10.3 eta 19.2 artikuluekin eta 21/2001 Legearen 47.1 artikuluarekin lotuta).

  • 7477-2014 konstituziokontrakotasun-arazoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2009 Legearen 23.9 eta 23 bis artikuluak direla-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 149.1,13. eta 156.1 artikuluak urra ditzaketelakoan.

  • 89-2015 konstituziokontrakotasun-arazoa, Gizarte Segurantzako sistema sendotzeko eta bermatzeko neurriei buruzko azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuaren 2.1. artikulua dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 eta 33. artikuluak urra ditzakeelakoan.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Akordia, Espainiako Erresumaren eta Bosnia eta Herzegovinako Goi Ordezkariaren artekoa, Bosnia eta Herzegovinako Goi Ordezkariaren interesak, haren bulegoa eta pertsonala babesteari buruzkoa, Madrilen egina 2014ko ekainaren 24an.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: HAP/50/2015 Agindua, urtarrilaren 21ekoa, Europar Batasuneko estatu kideen arteko ondasun-trukearen gaineko estatistikei buruzko atalase-zenbatekoak ezartzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko otsailaren 9koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, 2012., 2013. eta 2014. urteetako gas naturalarenaz besteko erregaien prezioak —talde sortzaile bakoitzaren funtzionamendu-sariaren kalkuluan aplikatu beharrekoak— eta lurralde ez penintsularretako sistema elektrikoen 2015eko lehen seihileko prezio behin-behinekoak ezartzen dituena.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • 44/2015 Errege Dekretua, otsailaren 2koa, Dokumentu Bakar Elektronikoa (DUE) erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak arautzen dituena, hain zuzen ere, tramitazio telematikoaren bidez honakoak martxan jartzeko: kooperatiba sozietateak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, lan-sozietate mugatuak eta erantzukizun mugatuko ekintzaileak.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril