Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 10 de uztaila de 2015, Zk. 164

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena.

  • 18/2015 Legea, uztailaren 9koa, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea aldaraztekoa.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 3447-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen 23, 25, 26, 30.Hiru.8.a), 30.Lau, 30.Zazpi artikuluen eta xedapen gehigarrietatik zortzigarrenaren aurkakoa, eta, horiekin lotuta daudelako, 30.Bat artikuluko "Diru-laguntzen Datu-base Nazionalaren bidez" tartekiaren, 30.Sei eta 30.Bederatzi artikuluen aurkakoa.

  • 3647-2015 eskumen-gatazka positiboa, honako hauen aurkakoa: Kataluniako Generalitatearen maiatzaren 5eko 69/2015 Dekretuaren 1, 2 eta 3. artikuluak eta xedapen gehigarrietatik lehen, bigarren eta hirugarrena, xedapen iragankorra, eta azken xedapenetatik lehen, bigarren, hirugarren eta laugarrena (Dekretuaren bidez jabetza-erregistroen merkataritza-erregistroen eta ondasun higigarrien erregistroen mugapea aldatzen du).

  • 3808-2015 eskumen-gatazka positiboa, honako hauen aurkakoa: Kataluniako Generalitatearen otsailaren 24ko 16/2015 Dekretua, Trantsizio Nazionalerako Ordezkaritza sortzen duena; Estatuaren egiturak prestatzeko plan exekutibo eta azpiegitura estrategikoen plan deiturikoak, eta dekretu hori, plan horiek edo helburu bera dutenak aplikatuta edo haien babesean egiten diren aurreikuspen eta jarduketak.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko uztailaren 7koa, Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusiarena, inbertsioaren egiaztapen-ekintzetarako ordezkaria bide telematikoz eskatzeko prozedurak, komunikazioak eta eskaera egiteko eredu normalizatuak arautzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, zeinak prozedura bat ezartzen baitu Hornidura-bermeagatiko mugaketen ebazpen-prozedura ezartzen duen otsailaren 12ko 134/2010 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz 2011ko urteko behin betiko kitapena egiteko kostu errealak kalkulatzeko, eta Energia elektrikoa sortzeko merkatua antolatu eta arautzen duen abenduaren 26ko 2019/1997 Errege Dekretua aldatzen baitu.

  • Ebazpena, 2015eko uztailaren 9koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, zeinak etengarritasun-eskaera kudeatzen duen zerbitzua esleitzeko enkanteen bidezko lehiaketa-prozeduraren egutegia onartzen baitu (urriaren 31ko IET/2013/2013 Aginduak arautzen du etengarritasun-eskaera kudeatzeko zerbitzuaren esleipenerako lehia mekanismoa), 2016 aldirako.

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko uztailaren 7koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, 2015eko otsailaren 5eko Ebazpenaren 1. eranskina eguneratzen duena. Ebazpen horren bidez Autonomia Erkidegoen Finantzaketa Funtsaz baliatzen diren toki-erakundeen eta autonomia-erkidegoen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitu zen.

KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril