Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 11 de uztaila de 2015, Zk. 165

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 9/2015 Errege Lege Dekretua, uztailaren 10ekoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jasaten duten zerga-karga murrizteko presako neurriena eta beste neurri ekonomiko batzuena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 703-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren hirurogeita seigarren xedapen gehigarriarekin loturik aurkeztua –xedapen hori 2014rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen azken xedapenetatik laugarrenaren zortzigarren zenbakiak gehitu zuen–, Espainiako Konstituzioaren 9.3, 14, 24.1, 25.1 eta 25.2 artikuluak urra ditzakeelakoan.

  • 2887-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Justizia Administrazioaren esparruan eta Toxikologia eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruan zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 2 e), 7.1, 7.3 eta 8.2 artikuluekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 14 eta 24.1 artikuluak urra ditzaketelakoan.

  • 3449-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Toki-erakundeen Inbertsioetarako Estatuko Funtsa sortzen duen azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuaren 8. eta 10. artikuluekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 149.1.13 artikulua urra dezaketelakoan.

  • 3669-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Toki-erakundeen Inbertsioetarako Estatuko Funtsa sortzen duen azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuaren 8. eta 10. artikuluekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 149.1.13 artikulua urra dezaketelakoan.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 633/2015 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, honako hauek aldatzen dituena: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua –martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onartua– eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua –uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onartua.

  • 634/2015 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

  • Ebazpena, 2015eko uztailaren 10ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 637/2015 Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, zeinaren bidez Batzordearen 2015eko martxoaren 26ko 2015/517 Exekuzio Erregelamendua (EB) Espainian aplikatuko den. Erregelamendu horrek aldatu egiten du 595/2004 Erregelamendua (EE), Kontseiluaren 1788/2003 Erregelamendua (EE) –esnegintzaren eta esnekien tasa ezartzen du– aplikatzeko xedapenak ematen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril