Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 12 de iraila de 2015, Zk. 219

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 10/2015 Errege Lege Dekretua, irailaren 11koa, Estatuaren aurrekontuetan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena eta enplegu publikoaren eta ekonomia suspertzearen arloan beste neurri batzuk hartzen dituena.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Hirugarren zuzenketa-protokoloa, Espainiako Erresumaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko defentsarako lankidetza-hitzarmenarena (1988ko abenduaren 1ekoarena) eta haren zuzenketena, Washingtonen 2015eko ekainaren 17n egina.

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • JUS/1840/2015 Agindua, irailaren 9koa, erantzukizun mugatuko sozietateen eskritura publikoen formatu estandarizatuak eta kodetutako eremuak onartzen dituena, bai eta haien helburu sozialen zati izan daitezkeen jarduera-zerrenda ere.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko irailaren 11koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

ENPLEGUKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

  • 816/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, Espainiako Gurutze Gorriari, Errefuxialtuak Laguntzeko Espainiako Batzordeari eta Asociación Comisión Católica Española de Migración erakundeari diru-laguntza zuzena emateko baldintzak arautzen dituena, nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak hartu eta integratzeko sistemaren baliabideetan aparteko gehikuntza egiteko.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • 818/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen baitira, alde batetik, gazta eta gazta urtuen kalitate-arauak onartzen dituen irailaren 29ko 1113/2006 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak, eta, bestetik, txerri iberikoaren okela, urdaiazpikoa, besoa eta solomoaren kalitate-araua onartzen duen urtarrilaren 10eko 4/2014 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorra.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril