Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 21 de azaroa de 2015, Zk. 279

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • Hutsen zuzenketa, honako honena: 5/2015 Legea, apirilaren 27koa, Enpresa Finantzaketa Sustatzearena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6014-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeko uztailaren 30eko 28/2015 Legearen artikulu eta xedapen hauen aurkakoa: 12.1 eta 12.2, 13, 14, 15, 17.1, 19.1 eta 19.2, 20, 22, 23.1 eta 23.2, 24.1, 24.2, 24.4 eta 24.5 artikuluak; lehenengo xedapen gehigarria; xedapen iragankor bakarra, eta azken xedapenetatik bosgarrena.

  • 5964-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 24, 117.3 eta 149.1.6 artikuluak urra ditzakeen Kantabriako Lurralde Antolamenduaren eta Lurzoruaren Hirigintza Araubidearen ekainaren 25eko 2/2001 Legearen 65.bis.1 artikulua –ekainaren 25eko 2/2001 Legea aldatzen duen ekainaren 20ko 4/2013 Legearen 1. artikuluaren bidez sartua–, «edo epai bidezkoak» dioen tartekia, dela-eta aurkeztua, 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako ondorioei dagokienez.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 1052/2015 Errege Dekretua, azaroaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako atzerriko kontseilaritzen egitura ezarri eta haien antolamendua, eginkizunak eta lanpostuak betetzea arautzen dituena.

  • Ebazpena, 2015eko azaroaren 20koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

BARNE MINISTERIOA

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • 1056/2015 Errege Dekretua, azaroaren 20koa, Lorcako Udalari zuzeneko diru-laguntza ematea arautzen duena, hiri-birgaikuntza, -berroneratzea eta -berrikuntza egin ditzan Lorcan.

  • 1057/2015 Errege Dekretua, azaroaren 20koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua –irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onartua– aldatzen duena, gidari eta guztiko ibilgailu-alokairuari dagokionez, uztailaren 4ko 9/2013 Legera egokitze aldera. Azken lege horrek aldatu egin zituen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea eta Aireko Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • PRE/2454/2015 Agindua, azaroaren 20koa, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen 2015eko azaroaren 20ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki hori, interes orokorra defendatzeko emana, Kataluniako Autonomia Erkidegoan zerbitzu publikoak eskaintzen direla bermatzeko neurriei buruzkoa da.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril