Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 30 de abendua de 2015, Zk. 312

I. Xedapen orokorrak

JUSTIZIA MINISTERIOA

DEFENTSA MINISTERIOA

  • 400/38199/2015 Ebazpena, abenduaren 21ekoa, Idazkariordetzarena, Ministro Kontseiluaren 2015eko azaroaren 20ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Indar Armatuetan sexu-jazarpenaren eta sexua dela-eta egon daitekeen jazarpenaren aurrean jarduteko protokoloa onartu zen.

  • 4B0/38198/2015 Ebazpena, abenduaren 21ekoa, Indar Armatuen Gizarte Institutuarena, Indar Armatuen Gizarte Institutuaren Osasun-laguntzako Zerbitzuen Karterari buruzko urtarrilaren 15eko 4B0/38008/2014 Erabakiaren 1. eranskina eguneratzen duena.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 1169/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, 2016. urterako klase pasiboen pentsioak goititzeari eta haien osagarriei buruzkoa.

  • HAP/2834/2015 Agindua, abenduaren 28koa, honako hau aldatzen duena: EHA/1049/2008 Agindua, apirilaren 10ekoa, Kontratazio Zentralizatuko Ondasun eta Zerbitzuak Aitortzearena.

  • HAP/2835/2015 Agindua, abenduaren 28koa, Europar Batasunaren estatu kide batera edo zerga informazioaren benetako trukea dagoen Europako esparru ekonomikoko beste estatura bizilekua aldatu izana dela-eta aurkeztu beharreko ondare-irabaziei buruzko datuak jakinarazteko 113 eredua onartu, hura aurkezteko modua eta epea ezarri eta beste zerga arau batzuk aldatzen dituena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

ENPLEGUKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

  • 1170/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Gizarte Segurantzako sistemako 2016rako pentsioak eta beste prestazio sozial publiko batzuk goititzeari buruzkoa.

  • 1171/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, 2016rako lanbide arteko gutxieneko soldata finkatzen duena.

  • ESS/2838/2015 Agindua, abenduaren 22koa, honako honen 12. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko arauak xedatzen dituena: 12/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa, 2015eko irailean eta urrian izandako euriteek Kanarietako Autonomia Erkidegoan eta penintsulako hegoaldean eta ekialdean eragindako kalteak konpontzeko presazko neurriak onartzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • IET/2839/2015 Agindua, abenduaren 23koa, Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren 2016ko kuotak onartzen dituena.

  • Hutsen zuzenketa, honako honena: IET/2786/2015 Agindua, abenduaren 17koa, bioerregaien eta garraiorako beste erregai berriztagarri batzuen erabilera sustatzeko mekanismo bat ezartzen duen urriaren 9ko ITC/2877/2008 Agindua aldatzen duena.

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, energia-likidazioa egiteko asmoz kontsumo-profila eta kalkulu-metodoa onartzen dituena 2016. urterako; 4 motako eta 5 motako kontsumitzaileei aplikatuko zaie, baldin eta kontsumoaren ordukako erregistroa ez badute, betiere sistema elektrikoa neurtzeko puntuen araudi bateratua onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren arabera.

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, energia elektrikoaren produkzioaren eguneroko eta egun bereko merkatuen funtzionamendu-arauak onartzen dituena.

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23ekoa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa argitaratzen duena.

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, etengarritasun-eskaera kudeatzeko zerbitzuaren komunikazio-, exekuzio- eta kontrol-sistemaren neurketa, kontrola eta komunikazioa egiteko ekipoen instalaziorako eta egiaztapenerako egutegia onartzen duena. Etengarritasun-eskaera kudeatzeko zerbitzuaren esleipenerako lehia mekanismoa arautzen duen urriaren 31ko IET/2013/2013 Aginduak arautzen du sistema hori.

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Energiaren Estatuko Idazkaritzarena, operazio-gasa eskuratzeko prozedura garatzen duena.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 1172/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 1075/2014 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, 2015etik aurrera nekazaritza eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak zein laguntzeko beste araubide batzuk aplikatzeari buruzkoa, bai eta zuzeneko ordainketak eta landa-garapenerako ordainketak kudeatu eta kontrolatzeari buruzkoa ere; 1076/2014 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketarako araubidearen eskubideak esleitzeari buruzkoa; 1077/2014 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, Nekazaritzako Lursailen Informazio Geografikoko Sistema arautzen duena.

  • 1173/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Itsas eta Arrantzaren Europako Funtsa garatzekoa, arrantza jarduera behin betiko eta aldi baterako eteteko laguntzei dagokienez.

  • Hutsen zuzenketa, honako honena: 1010/2015 Errege Dekretua, azaroaren 6koa, 2014-2020ko Landa Garapenerako Programa Nazionalaren esparruan nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu eta garatzera bideratutako inbertsio material eta immaterialetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, autonomiaz gaindiko nekazaritzako elikagaien elkarteen integrazioa sustatzeko xedez.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • PRE/2840/2015 Agindua, abenduaren 29koa, Guardia Zibileko ofizialen eskalan –Guardia Zibileko Langileen Araubidearen azaroaren 28ko 29/2014 Legean arautua– norberaren borondatez integratu eta sartzeko prestakuntza-ikastaro osagarria arautzen duena.

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

KONTU AUZITEGIA

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2015eko abenduaren 22ko Osoko Bilkuraren erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, tokiko sektore publikoko erakundeek egindako kontratazio-espedienteen laburpenak eta kontratuen urteko zerrenden laburpenak Kontuen Auzitegiari baliabide telematikoen bidez bidaltzearen gaineko jarraibidea onartzen da.

  • Ebazpena, 2015eko abenduaren 23koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2015eko abenduaren 22ko Osoko Bilkuraren erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Estatuko eta autonomia-erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeek egindako kontratazio-espedienteen laburpenak eta kontratuen zein kudeaketa-hitzarmen eta -gomendioen zerrendak Kontuen Auzitegiari baliabide telematikoan bidez bidaltzearen gaineko jarraibidea –2013ko azaroaren 28ko Osoko Bilkurak onartua—argitaratzen da.

BALORE MERKATUAREN BATZORDE NAZIONALA

  • 7/2015 Zirkularra, abenduaren 22koa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarena, honako hauek aldatzen dituena: 5/2013 Zirkularra, ekainaren 12koa, balore-merkatu ofizialetan negoziatzeko onartuak diren baloreak jaulkitzen dituzten sozietate anonimo kotizatuen, aurrezki-kutxen eta beste erakunde batzuen gobernu korporatiboaren urteko txostenaren ereduak ezartzen dituena; 4/2013 Zirkularra, ekainaren 12koa, balore-merkatu ofizialetan negoziatzeko onartuak diren baloreak jaulkitzen dituzten sozietate anonimo kotizatuetako kontseilarien eta aurrezki-kutxetako administrazio-kontseilu eta kontrol-batzordeetako kideen ordainsarien urteko txostenen ereduak ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril