Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 21 de azaroa de 2017, Zk. 283

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 4952-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren b) letra dela-eta aurkeztua.

  • 5049-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kanarietako Lurzoruaren eta Naturgune Babestuen uztailaren 13ko 4/2017 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren eta honako artikulu hauen aurkakoa: 35; 36.1.a; 46.1 eta 46.3; 59; 60.3, .60.4, 60.5 eta 60.6; 61.1; 63.1; 65.2; 68.3; 69.1; 94.2; 102.1; 103.4, 103.7 eta 103.8; 114.1; 122.3; 123; 126; 128 d; 144.3 eta 144.6; 150.4; 154; 165.3; 174.2 eta 184.3.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Hitzarmena, su-arma eramangarrien probetako puntzoiak elkarri onartzekoa, eta erregelamendua –I. eta II. eranskinak barne–, zeinak Bruselan egin baitziren 1969ko uztailaren 1ean. Su Arma Eramangarrien Probetarako Nazioarteko Batzorde Iraunkorrak onartutako erabakiak 2016ko maiatzaren 18an egindako XXXIII. osoko bilkuran (XXXIII-16. erabakitik XXXIII-30.era) eta 2016ko urriaren 19an egindako XXXIII. osoko bilkuran (XXXIII-31. erabakitik XXXIII-41.era).

DEFENTSA MINISTERIOA

  • 918/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, honako hau aldatzen duena: Indar armatuetako ebaluazio eta igoerei buruzko eta tropako militarrak eta marinelak karrerako militar izatera heltzeko moduari buruzko Erregelamendua, otsailaren 13ko 168/2009 Errege Dekretuak onartua.

ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALEKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2017ko azaroaren 8koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Harrikatz bituminosoari, fuel-olioari, diesel-olioari eta gasolioari aplikatu beharreko produktuaren prezioak eta zerga bereziak ezartzen dituena, zeinak aplikatuko baitira 2017ko lehen seihilekoaren likidazioan.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril