Zuzenketak, 2014koak, Suteen Kontrako Segurtasun Sistemen Nazioarteko Kodeari (SSCI kodea) eginak Londresen 2014ko maiatzaren 22an, MSC.367(93) Ebazpenaren bidez.
Epaia, 2017ko urtarrilaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, urriaren 11ko 795/2013 Errege Dekretuaren eta 800/2013 Errege Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa baiesten duena, errege-dekretu horiek deuseztatzen dituena eta Estatuaren Administrazio Orokorra Bernardo Lorenzo Almendros eta Xabier Ormaetxea Garai Espainian telekomunikazioak arautzen dituen organismoko kide gisa berriro jartzera kondenatzen duena, kargu-uzteak eragina izan zuen egunetik birjarpenera arteko lansariak eta horiei dagozkien interesak ordaindu beharko dituela. Errege-dekretu horien bidez, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeko lehendakariaren eta batzordekidearen kargu-uzteak erabaki ziren, hurrenez hurren.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril