Berreste Agiria, Zinema Iberoamerikarra Integratzeko Hitzarmenaren Zuzenketa Protokoloarena; protokolo hori Kordoban egin zen 2007ko azaroaren 28an.
Ebazpena, 2017ko ekainaren 16koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
616/2017 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, Karbono-isurketa gutxiko ekonomiara pasatzea ahalbidetzen duten toki-entitateen proiektu bereziei —2014-2020 hazkunde jasangarriaren FEDER programa operatiboaren esparruaren barruan— zuzeneko diru-laguntzak ematea arautzen duena.
ETU/555/2017 Agindua, ekainaren 15ekoa, Minda tratatzeko eta gutxitzeko instalazioei —ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren bidez onartuak— aplikatzekoak diren instalazio tipoen ordainketa-parametroak ezartzen eta 2017-2019 aldi erdirako eguneratzen dituena.
EIC/556/2017 Agindua, ekainaren 14koa, honako informazio kuantitatiborako urteko eredu hauek onartzen dituena: kaudimen-araubide orokorrean dauden aseguru-entitateek eta berraseguru-entitateek aurkeztu behar dituztenak, estatistika- eta kontabilitate-ondoreetarako; kaudimen-araubide berezian dauden aseguru-entitateek eta berraseguru-entitateek aurkeztu behar dituztenak, gainbegiratze-, estatistika- eta kontabilitate-ondoreetarako; kaudimen-araubide orokorrean dauden aseguru-entitateek eta berraseguru-entitateek inbertsio eta ehorzketen inguruan aurkeztu behar dituztenak, gainbegiratze-, estatistika- eta kontabilitate-ondoreetarako; aseguru-entitateen eta berraseguru-entitateen taldeek aurkeztu behar dituztenak, estatistika- eta kontabilitate- ondoreetarako.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril