Behin-behineko aplikazioa, Espainiako Erresumaren eta Serbiako Errepublikaren arteko akordioa aldatzen duen agiri-trukearena —Madrilen 2017ko apirilaren 19an eta maiatzaren 24an egina—. Akordio hori gidabaimen nazionalak elkarren artean trukatu eta elkarri onartzeari buruzkoa da eta 2008ko azaroaren 27ko eta 2009ko martxoaren 9ko agiri-trukearen bidez sinatu zen.
Ebazpena, 2017ko ekainaren 12koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak —zergak aplikatu aurrekoak— argitaratzen dituena.
578/2017 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, honako hauek aldatzen dituena: 9/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, Nekazaritza-ekoizpen primarioaren higiene-arloan EBko araudia aplikatzeko baldintzak arautzen dituena; 379/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Kimuen ekoizpenerako kimu eta hazien sektoreko establezimendu-baimenen, higienearen eta trazabilitatearen arloetan EBko araudia aplikatzeko baldintzak arautzen dituena; 280/1994 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, Pestizida-hondakinen gehienezko mugak eta horien kontrola ezartzen dituena landare-jatorriko zenbait produktutan.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril