Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 29 de urtarrila de 2021, Zk. 25

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Hitzarmena, Istituto Nazionale di Astrofisicaren (INAF) eta Kanarietako Astrofisika Institutuaren (IAC) artekoa, ASTRI sarea Teideko behatokian instalatu eta jardunean izateko. Hitzarmena San Cristóbal de la Lagunan egin da (Santa Cruz Tenerifekoa) 2020ko abenduaren 22an eta 2021eko urtarrilaren 7an.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/62/2021 Agindua, urtarrilaren 28koa, bi agindu hauek aldatzen dituena: INT/657/2020 Agindua, uztailaren 17koa, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik aldatu egiten baitira beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideak, eta INT/1236/2020 Agindua, abenduaren 22koa, Irizpideak jartzen dituena aldi baterako mugatzeko Schengen eremuan lurretik sartzea pertsonentzako Gibraltarko kontrolgunearen bidez, osasun publikoko arrazoiengatik, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela eta.

HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOA

  • EFP/63/2021 Agindua, urtarrilaren 21ekoa, lanbide-arlo hauetako zenbait lanbide-kualifikazio eguneratzen dituena irailaren 26ko 817/2014 Errege Dekretuarekin bat eginda: Nekazaritza, Merkataritza eta Marketina, Irudia eta Soinua, Itsasoa eta Arrantza, Osasungintza, Segurtasuna eta Ingurumena, Gizarte eta Kultura Zerbitzuak, eta Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean daude jasota, eta zenbait errege-dekreturen bidez ezarri ziren.

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 22koa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren negoziazio mahai orokorren 2020ko abenduaren 16ko Erabakia onartzen eta argitaratzen duena eta Baliabideak esleitzeari eta negoziazioko eta parte-hartzeko egiturak arrazionalizatzeari buruzko 2017ko maiatzaren 30eko Erabakia aldatzen duena.

  • Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 22koa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorraren 2020ko azaroaren 30eko Erabakia argitaratzen duena. Erabakia atzerrian lan egiten duten Estatuko Administrazio Orokorreko langile lan-kontratudunen diziplina-araubidearen prozedurari buruzkoa da.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

  • TED/64/2021 Agindua, urtarrilaren 27koa, Tajo-Segura akueduktuaren bidez Entrepeñas-Buendía urtegietatik 2021eko urtarrilerako 17 hm³ isuraldatzeko baimena ematen duena.

  • TED/65/2021 Agindua, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez irailaren 25eko TED/902/2020 Aginduko hutsak zuzentzen baitira. Agindu horren bidez beste agindu hau aldatu zen: ITC/1660/2009 Agindua, ekainaren 22koa, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa kalkulatzeko metodologia ezartzen duena, gas-sistemaren bidesari-egitura berrira egokitzeko.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril