Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 29 de maiatza de 2021, Zk. 128

I. Xedapen orokorrak

OGASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2021eko maiatzaren 28koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/519/2021 Agindua, maiatzaren 27koa, agindu honen indarraldia luzatzen duena: INT/657/2020 Agindua, uztailaren 17koa, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik aldatu egiten baitira beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideak.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2021eko maiatzaren 27koa, Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaren bidez osasun-neurriak hartzen baitira gurutzaontzien gisako bidaiari-ontzietarako eta ondoriorik gabe uzten baita 2020ko ekainaren 23ko Ebazpena (gurutzaontzien gisako bidaiari-ontzietarako neurri murriztaileak ezartzen dituena COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko).

HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOA

  • 280/2021 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Fabrikazio Gehigarrian Espezializatzeko Ikastaroa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.

  • 297/2021 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, zeinaren bidez lanbide-kualifikazio jakin batzuk ezartzen baitira, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartuko direnak, Nekazaritza, Merkataritza eta Marketina, Energia eta Ura, Ostalaritza eta Turismoa, Instalatze eta Mantentze Lanak, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa, Itsasoa eta Arrantza eta Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak lanbide-arloetan, eta lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen baitira, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartuak eta zenbait errege-dekreturen bidez ezarriak, Nekazaritza, Ostalaritza eta Turismoa, Instalatze eta Mantentze Lanak, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa, Itsasoa eta Arrantza eta Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak lanbide-arloetan.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • PCM/520/2021 Agindua, maiatzaren 24koa, Guardia Zibilaren automobilen eta atoien azterketa teknikorako arauak ezartzen dituena.

  • PCM/521/2021 Agindua, maiatzaren 27koa, agindu hau aldatzen duena: PCI/155/2019 Agindua, otsailaren 19koa, Guardia Zibilaren kabo eta guardien eskalan sartzeko prestakuntza-zentroetan ariko direnak hautatzeko prozesuetarako arauak onartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril