Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 24 de ekaina de 2021, Zk. 150

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Indarrean jartzea Garapen Proiektuak Elkarrekin Finantzatzeko Espainiako Erresumaren eta Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtsaren Esparru Akordioa; akordioa Madrilen eta Erroman egin zuten, 2020ko irailaren 22an.

OGASUN MINISTERIOA

  • HAC/646/2021, ekainaren 22koa, agindu hauek aldatzen dituena: EHA/3434/2007 Agindua, azaroaren 23koa, zeinen bidez onetsi baitziren balio erantsiaren gaineko zergan erakunde taldeen erregimen bereziari dagozkion hileko autolikidazioaren 322 eredua —banakakoarena—, 353 —agregatuarena— eta 039 —datuak jakinaraztearena; EHA/3786/2008 Agindua, abenduaren 29koa, 303 eredua —balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioari buruzkoa— onartzen duena; EHA/3111/2009 Agindua, azaroaren 5ekoa, Balio erantsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen-laburpena aurkezteko 390 eredua onartzen duena; eta HFP/417/2017 Agindua, maiatzaren 12koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoaren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro-liburuak nola eraman —abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.6 artikulua— garatzen duten zehaztapen arauemaile eta teknikoak arautzen dituena eta beste zerga-arau batzuk aldatzen dituena.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/647/2021 Agindua, ekainaren 23koa, agindu hau aldatzen duena: INT/657/2020 Agindua, uztailaren 17koa, zeinaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik aldatu egiten baitira beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideak.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • PCM/648/2021 Agindua, ekainaren 23koa, akordio hau argitaratzen duena: Ministro Kontseiluaren 2021eko ekainaren 22ko Akordioa, lau hilabeteko epez luzatzen dituena errege-lege dekretu honen 11. eta 15. artikuluetan, eta hirugarren xedapen gehigarrian jasotako neurriak: 38/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez egokitzapen neurriak hartzen baitira Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua hirugarren estatu izango delako Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua Europar Batasunetik eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegotik ateratzeari buruzko 2020ko urtarrilaren 31ko Akordioan aurreikusitako trantsizio-aldia amaitu ondoren.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril