Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 14 de uztaila de 2021, Zk. 167

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 15/2021 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, Sektore publikoko entitate jakin batzuek Espainiako ondare historikoa osatzen duten ondasun higigarrien bildumak errentan hartzea arautzen duena eta kultura- eta kirol-arloko presako beste neurri batzuk onartzen dituena.

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Nazioarteko administrazio-akordioa, Espainiako Erresumako Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ministroaren eta Frantziako Errepublikako Hezkuntza Nazionaleko, Gazteriako eta Kiroleko ministroaren artekoa, Frantzian eta frantsesa irakasten duten atzerriko frantziar ikastetxeetan dauden espainiar atalei buruzkoa, Madrilen eta Parisen egina, 2021eko martxoaren 15ean.

  • Behin-behineko aplikazioa, Espainiako Erresumako Gobernuak eta Frantziako Errepublikako Gobernuak Batxiler eta Baccalauréat titulazio bikoitzari buruzko akordioa aldatzeko akordioarena; aldaketaren akordioa Madrilen eta Parisen egin zen, 2021eko martxoaren 15ean; titulazio bikoitzari buruzko akordioa, berriz, ad referendum egin zen, Parisen, 2008ko urtarrilaren 10ean.

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • 537/2021 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, Ministerio Departamentuetan Idazkariordetzak sortzen dituena.

  • Ebazpena, 2021eko uztailaren 12koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Lehendakaritzarena, zeinaren bidez aldatzen baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoa sortu eta erregistro elektronikoak arautzen dituen 2009ko abenduaren 28ko Ebazpena.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2021eko uztailaren 12koa, Idazkariordetzarena, Ministro Kontseiluaren 2001eko abenduaren 21eko Erabakiaren eranskina aldatzen duena; erabaki horrek «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratzen diren ministro-aginduen numerazioa xedatzen du.

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

  • TED/740/2021 Agindua, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez luzatzen baita Medgaz gasbiderako onartu zen salbuespenaren indarraldia; salbuespen horri esker, gasbide horretan ez dira bete behar hirugarrenen sarbideari buruzko zenbait xedapen eta garraio-enpresek jarduerak bereizteko dituzten betebeharrak.

  • TED/741/2021 Agindua, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez luzatzen baita Magreb-Europa gasbiderako onartu zen salbuespenaren indarraldia; salbuespen horri esker, gasbide horretan ez dira bete behar hirugarrenen sarbideari buruzko zenbait xedapen.

  • Ebazpena, 2021eko uztailaren 9koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, Gas naturalaren merkatuko operadore nagusiek nahitaezko merkatu-sortzailearen zerbitzua emateko bete beharreko baldintzak ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril