Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 26 de ekaina de 2015, Zk. 152

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 824-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Aurrekontu Egonkortasuna Bermatzeko eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluarekin eta Funtzio publikoaren arloko eskualdeko arautegia 20/2012 Errege Lege Dekretura egokitzeko azaroaren 8ko 9/2012 Murtziako Eskualdeko Legearen 2.1 artikuluarekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 artikulua urra dezaketelakoan.

  • 2209-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Kantabriako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintza Araubideari buruzko ekainaren 25eko 2/2001 Legearen (LOTRUS) 65 Bis artikuluaren 1. paragrafoarekin loturik aurkeztua –"edo judizialak" tartekia–, 2. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako ondorioei dagokienez, Espainiako Konstituzioaren 24.2, 117.3 eta 149.1.6 artikuluak urra ditzakeelakoan. 65 Bis artikulua ekainaren 20ko 4/2013 Legearen 1. artikuluaren bidez gehitu zen.

  • 2577-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Osasuna Babesteko apirilaren 25eko 7/2003 Kataluniako Autonomia Erkidegoko Legearen bederatzigarren xedapen iragankorreko 9.2 paragrafoaren b) idatz-zatiarekin eta 9.3 paragrafoarekin loturik aurkeztua –uztailaren 30eko 8/2007 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak emandako idazkera–, Espainiako Konstituzioaren 14. eta 23.2 artikuluak urra ditzaketelakoan.

  • 3215-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Gaztela eta Leongo Profesionalen Elkargoen uztailaren 8ko 8/1997 Legearen 16.2. artikuluarekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 36., 149.1.1 eta 149.1.18 artikuluak urra ditzakeelakoan.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Behin-behineko aplikazioa, Europar Batasunak eta Europar Batasuneko estatu kideek –alde batetik– eta Israelgo Estatuko Gobernuak –bestetik– abiazioari buruz egindako euromediterranear akordioa aldatzen duen protokoloarena –2015eko otsailaren 19an Bruselan egina–, Kroaziako Errepublika Europar Batasunari atxiki izana kontuan hartzearren.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2015eko ekainaren 10ekoa, Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak batera emana, zeinak ezartzen duen baliabide elektronikoak erabiliz bidaliko dela Kanpo zerbitzuetan erabilgarri dauden funtsen jarraipenerako eta kontabilitate-aplikaziorako arauei buruzko uztailaren 29ko 938/2005 Errege Dekretuaren eranskinean adierazitako informazioa.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 2/2015 Legea, ekainaren 11koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril