Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 26 de ekaina de 2015, Zk. 152

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 824-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Aurrekontu Egonkortasuna Bermatzeko eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluarekin eta Funtzio publikoaren arloko eskualdeko arautegia 20/2012 Errege Lege Dekretura egokitzeko azaroaren 8ko 9/2012 Murtziako Eskualdeko Legearen 2.1 artikuluarekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 artikulua urra dezaketelakoan.

  • 2209-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Kantabriako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintza Araubideari buruzko ekainaren 25eko 2/2001 Legearen (LOTRUS) 65 Bis artikuluaren 1. paragrafoarekin loturik aurkeztua –"edo judizialak" tartekia–, 2. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako ondorioei dagokienez, Espainiako Konstituzioaren 24.2, 117.3 eta 149.1.6 artikuluak urra ditzakeelakoan. 65 Bis artikulua ekainaren 20ko 4/2013 Legearen 1. artikuluaren bidez gehitu zen.

  • 2577-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Osasuna Babesteko apirilaren 25eko 7/2003 Kataluniako Autonomia Erkidegoko Legearen bederatzigarren xedapen iragankorreko 9.2 paragrafoaren b) idatz-zatiarekin eta 9.3 paragrafoarekin loturik aurkeztua –uztailaren 30eko 8/2007 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak emandako idazkera–, Espainiako Konstituzioaren 14. eta 23.2 artikuluak urra ditzaketelakoan.

  • 3215-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Gaztela eta Leongo Profesionalen Elkargoen uztailaren 8ko 8/1997 Legearen 16.2. artikuluarekin loturik aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 36., 149.1.1 eta 149.1.18 artikuluak urra ditzakeelakoan.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril