3492-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Generalitatearen 2015eko aurrekontuei buruzko martxoaren 11ko 2/2015 Legearen 34. artikuluko "zerbitzu publiko berriak martxan jartzeko, gobernuak aurrez eman beharreko baimena" dioen azken tartekiaren aurkakoa.
3493-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Zerga-, finantza- eta administrazio-neurriei buruzko martxoaren 11ko 3/2015 Kataluniako Legearen 69 eta 95. artikuluen eta 22, 23, 24, 25 eta 26 xedapen gehigarrien aurkakoa.
3269-2015 eskumen-gatazka positiboa, urtarrilaren 21eko HAP/196/2015 Aginduaren 3, 5, 6, 8, 12, 14 eta 15 artikuluen eta azken xedapenetatik lehenengoaren aurkakoa. Aginduaren bidez udalen eta mankomunitateen titulartasuneko azpiegiturak, ekipamendu eta instalazioak eta zerbitzuak, bai eta diputazio probintzial, uharteetako kabildo, kontseilu eta probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen bide-sareak ere, konpondu eta leheneratzeko lanak –hondamendi naturalen ondoriozkoak– egiteko diru-laguntzen oinarri-arauak onartzen dira.
Behin-behineko aplikazioa, alde batetik, Europako Erkidegoek eta haren estatu kideek eta, bestetik, Serbiako Errepublikak sinatutako egonkortasun- eta elkarte-akordioaren protokoloarena –2014ko ekainaren 25ean Bruselan egina–, Kroaziako Errepublika Europar Batasunari atxiki izana kontuan hartzearren.
HAP/1287/2015 Agindua, ekainaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen esku modu iraunkorrean zer informazio eta bidalketa-prozedura izango dituen zehazteko dena.
Ebazpena, 2015eko ekainaren 26koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa argitaratzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril