Hutsen zuzenketa, honako honena: 11/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 2koa, kutxazain automatikoetan dirua ateratzeagatiko komisioak arautzekoa.
Ebazpena, 2015eko urriaren 1ekoa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitara dadin agintzen duena: 10/2015 Errege Lege Dekretua, irailaren 11koa, Estatuaren aurrekontuetan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena eta enplegu publikoaren eta ekonomia suspertzearen arloan beste neurri batzuk hartzen dituena.
6478-2011 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abuztuaren 26ko 12/2011 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren aurkakoa. Errege lege-dekretu horrek Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen du, ontzien prebentziozko enbargoari buruzko nazioarteko hitzarmena aplikatzeko, eta autonomia-erkidegoen eskumenak arautzen ditu jabari publiko hidraulikoaren polizia arloan.
6523-2011 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abuztuaren 26ko 12/2011 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren aurkakoa. Errege lege-dekretu horrek Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen du, ontzien prebentziozko enbargoari buruzko nazioarteko hitzarmena aplikatzeko, eta autonomia-erkidegoen eskumenak arautzen ditu jabari publiko hidraulikoaren polizia arloan.
4315-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Balear Uharteetako Merkataritzari buruzko urriaren 15eko 11/2014 Legearen 13., 14.1, 14.6, 22.8 eta 23.3 artikuluen eta hirugarren xedapen gehigarriaren aurkakoa.
5061-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, ekainaren 12ko 6/2015 Lege Organikoaren zenbait aginduren aurkakoa. Lege organiko horrek Autonomia Erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzen ditu.
5272-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Generalitatearen abenduaren 23ko 7/2014 Lege Dekretuaren aurkakoa. Lege-dekretu horrek Merkataritza Ekipamenduak Antolatzeari buruzko abenduaren 22ko 1/2009 Lege Dekretuaren 9. artikuluko 3. zenbakiaren b) letra eta 4. zenbakiaren bigarren paragrafoa indargabetzen ditu.
5458-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Zerga eta Administrazio Neurrien abenduaren 22ko 12/2014 Galiziako Legearen 5.bi eta 84. artikuluen aurkakoa. Lege horren 5.bi artikuluak Estatuak Galiziako Autonomia Erkidegoari lagatako zergen arloko lege-xedapenen Testu Bateginaren –uztailaren 28ko 1/2011 Legegintzako Dekretu bidez onartua– 27.5 artikulua aldatzen du.
5459-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abenduaren 29ko 20/2014 Legearen 3., 8., 13., 17., 18.2 eta 20. artikuluen eta lehenengo xedapen gehigarriaren aurkakoa. Lege horrek honako hau aldatzen du: 22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako kontsumo-kodearena, kontsumitzaileak hobeto babesteko baita, hipoteka-mailegu eta -kredituei, ahultasun ekonomikoari eta kontsumo harremanei dagokienez.
3667-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Justizia Administrazioaren esparruan eta Toxikologia eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruan zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 2.e) eta 7.1 eta 3 artikuluak direla-eta aurkeztua (3/2013 Errege Lege Dekretuak emandako idazketan), Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikulua urra dezaketelakoan.
4485-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarria dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 eta 33.3 artikuluak urra ditzakeelakoan.
4486-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarria dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 eta 33.3 artikuluak urra ditzakeelakoan.
4696-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Kantabriako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintza Araubideari buruzko ekainaren 25eko 2/2001 Kantabriako Legearen 65 bis.1 artikulua dela-eta aurkeztua –«eraispen-agindu judizialak» esaten baitu–, Espainiako Konstituzioaren 24.2, 117.3 eta 149.1.6 artikuluak urra ditzakeelakoan. Ekainaren 20ko 4/2013 Legearen 1. artikuluaren bidez gehitu zitzaion zenbakia lege horri.
Behin-behineko aplikazioa, Europar Batasunak eta bere estatu kideek eta Moldaviako Errepublikak abiazio-gune erkide bati buruz egindako Akordioa aldatzen duen protokoloarena, Bruselan egina 2015eko uztailaren 22an, Kroaziako Errepublika Europar Batasunari atxiki izana kontuan hartzearren.
DEF/2071/2015 Agindua, urriaren 5ekoa, Defentsa Ministerioko Administrazio Digitalaren Ministerio Batzordea arautzen duena.
Hutsen zuzenketa, honako honena: FOM/1687/2015 Agindua, uztailaren 30ekoa, aireontzi zibilen nazionalitate- eta matrikula-markei buruzko xedapen osagarriak ezartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril