Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 26 de urtarrila de 2016, Zk. 22

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6036-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 149.1.18 artikulua urra dezakeen Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 89.2 artikulua dela-eta aurkeztua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea indarrean jarri izanagatik, 97. artikuluaren lehenengo paragrafoak falta arinetarako ezartzen duen preskripzio-epea eta arau autonomikoan jasotakoa ezberdinak eta bateraezinak baitira.

  • 6599-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 149.1.18 artikulua urra dezakeen Kataluniako Merkataritza Ekipamenduak Antolatzeari buruzko abenduaren 22ko 1/2009 Lege Dekretuaren 21.3.a) artikulua dela-eta aurkeztua, lizentzia-eskaerak ebazteko epea zenbatzen hasteari dagokionez.

  • 6987-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikulua urra dezaketen azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 2.e) eta 7.1 eta 2 artikuluak direla-eta aurkeztua. Lege horrek Justizia Administrazioaren esparruan eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren esparruan zenbait tasa arautzen ditu.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril