Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 15 de ekaina de 2016, Zk. 144

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 2374-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Zerga eta Administrazio Neurrien urtarrilaren 28ko 2/2016 Legearen 5. artikuluaren aurkakoa, honako honetan egin dituen aldaketak direla-eta: Aragoiko Ur eta Ibaiei buruzko azaroaren 27ko 10/2014 Legearen 82. artikulua —5. eta 6. zenbakiak—, zazpigarren xedapen gehigarria —hiru, lau, sei (xedapen gehigarriaren izenburua eta haren azken zenbakia, bosgarrena, izan ezik, horiek ez baitira aurkaratzen) eta zortzi zenbakiak— eta seigarren xedapen iragankorra.

  • 2761-2016 eskumen-gatazka positiboa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuaren zenbait manuren aurkakoa.

  • 3102-2016 organo konstituzionalen arteko gatazka, jarduneko gobernua Diputatuen Kongresuaren kontrol-ekimenen mendean ez jartzeagatik aurkeztua.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril