Ebazpena, 2016ko abuztuaren 2koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, zeinak prozedura bat ezartzen baitu 2013. urteko behin betiko likidazioa egiteko kostu errealak kalkulatzeko, otsailaren 12ko 134/2010 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz —hornidura-bermeagatiko mugaketen ebazpen-prozedura ezartzen eta Energia elektrikoa sortzeko merkatua antolatu eta arautzen duen abenduaren 26ko 2019/1997 Errege Dekretua aldatzen du errege-dekretu horrek—.
Ebazpena, 2016ko abuztuaren 5ekoa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, honako hau aldatzen duena: 2014ko abuztuaren 1eko Ebazpenaren bidez onetsitako 15.2 «Etengarritasun-eskaera kudeatzeko zerbitzua» eragiketa-prozedura.
Ebazpena, 2016ko abuztuaren 5ekoa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, etengarritasun-eskaera kudeatzen duen zerbitzua esleitzeko enkanteen bidezko lehiaketa-prozeduraren arauak eta enkanteetan parte hartu ahal izateko legez ezarritako esparruari atxikitzeko eredua onartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril