Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 8 de urria de 2016, Zk. 244

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen —Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa— honako hauen aurkakoa: 2. ("Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak" tartekia), 3., 5. eta 6. artikuluak ("bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere" tartekia) eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak.

  • 2465-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Kode Zibilaren bosgarren liburukian aldi baterako jabetza eta jabetza partekatua sartzearen Kataluniako Generalitatearen uztailaren 29ko 19/2015 Legearen 1. artikuluaren, eta, harekin lotura izateagatik, aldi baterako jabetzari buruz diotena dela-eta, lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrien eta azken xedapenaren aurkakoa.

  • 4952-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Gobernuaren abenduaren 15eko 3/2015 Lege Dekretuaren —Gizarte izaerako prestazio ekonomikoen, pobrezia energetikoaren eta etxebizitza eskuratzearen arloko gizarte-larrialdietarako premiazko neurriena— honako hauen aurkakoa: 1., 9. eta 12. artikuluak, bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak eta laugarren xedapen gehigarria.

  • 4777-2016 eskumen-gatazka positiboa, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzaren 2016ko maiatzaren 18ko Ebazpenarekin lotua. Ebazpen horren bidez, interes orokorreko programak gauzatzeko estatuko diru-laguntzen deialdia egiten da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren esleipenaren kontura.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2016ko urriaren 7koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/1612/2016 Agindua, irailaren 30ekoa, honako hau aldatzen duena: INT/28/2013 Agindua, urtarrilaren 18koa, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu zentral eta periferikoen egitura organikoa eta funtzioak garatzen dituena.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • FOM/1613/2016 Agindua, urriaren 4koa, honako hau aldatzen duena: FOM/2872/2010 Agindua, azaroaren 5ekoa, trenbideetako langileek zirkulazio-segurtasunarekin lotuta dituzten eginbeharrak betetzeko titulu gaitzaileak eskuratzeko baldintzak ezartzen dituena, bai eta langileen prestakuntzarako eta mediku-azterketetarako zentro homologatuen araubidea ere.

ENPLEGUKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 350/2016 Errege Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritza sektoreko autonomiaz gaindiko ekoizleen erakundeak sor daitezen sustatzea helburu duten laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril