Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 8 de urria de 2016, Zk. 244

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen —Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa— honako hauen aurkakoa: 2. ("Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak" tartekia), 3., 5. eta 6. artikuluak ("bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere" tartekia) eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak.

  • 2465-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Kode Zibilaren bosgarren liburukian aldi baterako jabetza eta jabetza partekatua sartzearen Kataluniako Generalitatearen uztailaren 29ko 19/2015 Legearen 1. artikuluaren, eta, harekin lotura izateagatik, aldi baterako jabetzari buruz diotena dela-eta, lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrien eta azken xedapenaren aurkakoa.

  • 4952-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Gobernuaren abenduaren 15eko 3/2015 Lege Dekretuaren —Gizarte izaerako prestazio ekonomikoen, pobrezia energetikoaren eta etxebizitza eskuratzearen arloko gizarte-larrialdietarako premiazko neurriena— honako hauen aurkakoa: 1., 9. eta 12. artikuluak, bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak eta laugarren xedapen gehigarria.

  • 4777-2016 eskumen-gatazka positiboa, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzaren 2016ko maiatzaren 18ko Ebazpenarekin lotua. Ebazpen horren bidez, interes orokorreko programak gauzatzeko estatuko diru-laguntzen deialdia egiten da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren esleipenaren kontura.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril