Zuzenketak, Parisen 2017ko azaroaren 15ean onartuak, Kiroleko Dopinaren aurkako Nazioarteko Konbentzioaren I. eranskinari —2018rako substantzia eta metodo debekatuen zerrendak— eginak; konbentzio hori Parisen egin zen 2005eko azaroaren 18an.
HFP/1227/2017 Agindua, abenduaren 5ekoa, Jokoa Arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen joko-jarduerak garatu eta ustiatzeko lizentzia orokorren deialdia arautuko duten oinarrien plegua onartzen duena.
Ebazpena, 2017ko abenduaren 15ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
1032/2017 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, 2017-2020 aldirako Enplegua Aktibatzeko Espainiaren Estrategia onartzen duena.
1033/2017 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko diru-laguntza ematea arautzen duena, nekazaritza-ureztatzeei begira uren kudeaketa eraginkorra bermatuko duten jarduerak burutzeko.
1034/2017 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, Mas Miró Fundazioari zuzeneko diru-laguntza ematea arautzen duena.
1035/2017 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, Arrantza-ontzien egoitza-portuak ezartzea eta aldatzea arautzen duena eta Arrantza sektorea antolatzeari eta Arrantzaren Europako Funtsera egokitzeari buruzko urriaren 9ko 1549/2009 Errege Dekretua aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril