Akordioa, Espainiako Erresumaren agintaritza eskudunaren eta Ameriketako Estatu Batuen agintaritza eskudunaren artekoa, herrialdez herrialdeko txostenak trukatzeko, San Marinon eta Madrilen egina 2017ko abenduaren 13an eta 19an, hurrenez hurren.
Ebazpena, 2017ko abenduaren 18koa, Enpleguko Estatu Idazkaritzarena, honako hau argitaratzen duena: Erabakia, 2017ko abenduaren 15ekoa, Ministro Kontseiluarena, Enplegu Politiken 2017rako Urteko Plana onartzen duena, urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Enpleguaren Legearen testu bategineko 11.2 artikuluak xedatutakoarekin bat.
Autoa, 2017ko azaroaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinak 2016ko uztailaren 26ko epaia bere osotasunean ez dela betearazi uste baitu; autoaren bidez, ekainaren 15eko ETU/555/2017 Agindua deuseztatzen da honakoei dagokienez: minda tratatzeko instalazioen balio-bizitza arautzailea hamabost urtera murriztea (5. artikulua), xedapen iragankor bakarra eta I. eranskinaren 2. zenbakian jasotako gutxieneko funtzionamendu-orduen kopuru baliokidea, baita III. eranskinean jasotako funtzionamendu-orduen kopuru baliokidea ere.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril