739-2018 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 289.2 artikuluaren, 43. xedapen gehigarriaren eta azken xedapenetako 9., 11. eta 12.aren aurkakoa; lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egin zen Espainiako ordenamendu juridikora.
95-2018 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 106.2 artikulua urratzen duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. xedapen gehigarria (egun, 7. xedapen gehigarria) dela-eta aurkeztua; legegintzako errege-dekretu horren bidez, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu zen.
532-2018 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 149.1.18 artikulua urratzen duen Andaluziako Basogintzaren ekainaren 15eko 2/1992 Legearen 6.1.3 artikulua dela-eta aurkeztua.
Huts-zuzenketa, honako honena: 532/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen aintzatespena eta funtzionamendua arautzen dituena.
Huts-zuzenketa, honako honena: 1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara zenbait agente kutsatzaileren isurtzea mugatzeari buruzkoa eta Airearen Kalitatearen eta Atmosferaren Babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzeari buruzkoa.
Huts-zuzenketa, honako honena: 773/2017 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Industriako produktu eta isurketen arloko zenbait errege-dekretu aldatzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril