HAC/692/2018 Agindua, ekainaren 28koa, 2019rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ematen dituena.
Ebazpena, 2018ko ekainaren 29koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
695/2018 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, Trenbide Zirkulazioari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 17ko 664/2015 Errege Dekretua aldatzen duena.
696/2018 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, Gizarte Segurantzaren Finantza Kudeaketari buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
TMS/693/2018 Agindua, ekainaren 28koa, honako hau garatzen duena: 292/2018 Errege Dekretua, maiatzaren 18koa, Itsasoko Gizarte Institutuaren itsas eta osasun prestakuntza profesionalean sartzeko prozedura eta prestakuntza hori emateko araubidea arautzen dituena.
697/2018 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala erreformatzeko lantaldea sortzen duena eta apirilaren 20ko 229/2018 Errege Dekretua indargabetzen duena (azken errege-dekretu horrek Errege Antzokiaren Fundazioaren (SPF) estatutuen aldaketa onartzen du —hemendik aurrera Errege Antzokiaren eta Zarzuelako Antzokiaren Fundazio Nazionala (SPF) deituko da— eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren arte-sorkuntzarako zentroa den Zarzuelako Antzokiaren baliabideak fundazioan txertatzeko beharrezko diren xedapenak onartzen ditu).
698/2018 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, Ministerioetako departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 22ko 595/2018 Errege Dekretua aldatzen duena.
699/2018 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, zeinak Mediterraneoko zetazeoen migrazio-igarobidea Itsas Inguru Babestu izendatzen baitu, prebentziozko babes-araubidea onartzen baitu eta, Bartzelonako Hitzarmenaren barruan, Mediterraneoko garrantzizko babes bereziko eremuen zerrendan (ZEPIM zerrenda) sartzea proposatzen baitu.
Ebazpena, 2018ko ekainaren 28koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Gas Naturalaren Azken Errekurtsoko Tarifa Argitaratzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril