4752-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abenduaren 23ko 4/2016 Kataluniako Autonomia Erkidegoaren Legearen zenbait manuren aurkakoa; lege hori bizitegi-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen etxebizitza-eskubidea babesteko neurriena da.
4703-2018 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, ekainaren 11ko 5/2018 Legearen aurkakoa; lege hori Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzekoa da, etxebizitzak legez kanpo okupatzeari dagokionez.
4820-2018 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikulua urratzen duen Prozedura Zibilaren Legeak, Bulego judizial berria ezartzeko prozesu-legeria aldatzeko azaroaren 3ko 13/2009 Legeak emandako idazketarekin bat, 35.2 artikuluaren 2. paragrafoan eta horrekin lotuta dauden 34.2 artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan ezarritakoa dela-eta aurkeztua.
Huts-zuzenketa, honako honena: HAC/994/2018 Agindua, irailaren 17koa; Estatuaren 2019. urterako Aurrekontu Orokorren Legeak katastro-balioak eguneratzeko koefizienteak ezartzen ditu, eta, agindu honen bidez, koefiziente horiek aplikatzekoak izango zaizkien udalerrien zerrenda ezartzen da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril