1396/2018 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, Gobernuaren Ordezko Batzordeak ezartzen dituen abenduaren 30eko 1886/2011 Errege Dekretua aldatzen duena.
Aduana-izapide zentralizatuarekin loturiko hitzarmena indarrean jartzea, baliabide propio tradizionalak EBaren aurrekontuaren esku jartzen direnean atxikitzen diren diru-bilketa gastu nazionalen banaketari dagokionez; hitzarmen hori Bruselan egin zen 2009ko martxoaren 10ean.
Ebazpena, 2018ko azaroaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena, Gizarte Segurantzaren nahitaezko diru-bilketako zenbait atalen lurralde-eremua aldatzen duena.
1398/2018 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginaren 25. artikulua garatzen duena kopia pribatuengatik ezarritako ekitatezko konpentsazioaren sistemari dagokionez; testu bategin hori apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Ebazpena, 2018ko azaroaren 29koa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzarena, 2019. urtean Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan epeak zenbatzeko baliogabeak diren egunen egutegia ezartzen duena.
1401/2018 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, «Emakumeak, Zientzia eta Berrikuntza» behatokia sortzen duena genero berdintasunerako Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sisteman.
CNU/1309/2018 Agindua, abenduaren 5ekoa, zeinak arautzen baititu Psikologia graduko ikasketek bete beharko dituzten baldintza orokorrak.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril