INT/283/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta lurreko barne-mugetan berrezarritako kontrolak luzatzen dituena.
INT/284/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, agindu hau aldatzen duena: INT/262/2020 Agindua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua garatzen baita trafikoaren eta motordun ibilgailuen zirkulazioaren esparruan; errege-dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu da, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko.
TMA/285/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, zeinaz ezohiko malgutasun-neurriak hartzen baitira Europar Batasunaren araudiak arautzen ez dituen abiazio zibileko eremuetan, COVID-19 koronabirusaren mundu-krisialdiak sortu duen egoera dela eta.
TMA/286/2020 Agindua, martxoaren 25ekoa, zeinaz luzatzen baita Italiako Errepublikatik datozen bidaiari-ontziak eta edonondik datozen gurutzaontziak Espainiako portuetan sartzeko debekua, COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko.
Ebazpena, 2020ko martxoaren 18koa, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, zeinaz salbuespena ezartzen baita, (EB) 2018/1139 Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritakoaren arabera, hegazkinetako tripulazioen, instruktoreen, aztertzaileen, aireontziak mantentzeko lizentziak dituztenen eta aire-zirkulazioaren kontrolatzaileen lizentzia, gaikuntza eta ziurtagirien balio-epeak luzatzeko, eta ordezko betetze-metodo bat ezartzen baita, (EB) 965/2012 Erregelamenduaren Aro.Gen.120 atalean xedatutakoarekin bat etorriz, tripulazioen jarduera-koadranteak argitaratzeko eskatzen den gutxieneko aurrerapena murrizteko, COVID-19 koronabirusaren mundu-krisialdiak sortu duen egoera dela eta.
TED/287/2020 Agindua, martxoaren 23koa, Energia Efizientziaren Funts Nazionalari 2020. urtean egin beharreko ekarpenak ezartzen dituena.
Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 24ko Erabakia, COVID-19aren ondorio ekonomikoak leuntzeko ICOk enpresentzat eta autonomoentzat bideratuko duen abal-lerroaren lehenengo tartearen ezaugarriak onartzen dituena.
Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 24ko Erabakia, SIX Group AGk Bolsas y Mercados EspaƱoles SA eskuratzea baimentzen duena zenbait baldintza betez gero.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril