Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 23 de apirila de 2020, Zk. 113

I. Xedapen orokorrak

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

  • TMA/360/2020 Agindua, apirilaren 22koa, Abiazio zibileko araudi nazionalaren zenbait eremutan salbuespenak ezartzen dituena COVID-19 koronabirusaren mundu-krisialdiak sortu duen egoera dela eta.

  • Ebazpena, 2020ko apirilaren 7koa, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Estatu Idazkaritzarena, erabaki hau argitaratzen duena: Ministro Kontseiluaren 2020ko martxoaren 31ko Erabakia, 1996-1999ko Etxebizitza Planaren 1996ko programaren eta 1998-2001eko, 2002-2005eko eta 2005-2008ko etxebizitza-planen esparruan emandako mailegu kualifikatu edo hitzartuetarako indarrean dauden urteko interes-tasa efektiboak berrikusi eta aldatzen dituena.

HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOA

  • EFP/361/2020 Agindua, apirilaren 21ekoa, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntza eta Araubide Bereziko irakaskuntza malgutzeari dagokionez salbuespenezko neurriak ezartzen dituena.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • PCM/362/2020 Agindua, apirilaren 22koa, beste agindu hau aldatzen duena: PCM/139/2020 Agindua, otsailaren 17koa, Unibertsitatean sartzeko batxilergoko ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten dituena, bai eta 2019-2020ko ikasturtean lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak beranduenez aurrera eramateko eta ebazteko egunak ere.

OSASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko apirilaren 22koa, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Zerbitzu Zorro Komunaren Zuzendaritza Nagusiarena, Sendagaien Prezioak aztertzen dituen Ministerioarteko Batzordearen 2020ko apirilaren 21eko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, publikoarentzako gehieneko salmenta-prezioak ezartzen dira, apirilaren 19ko SND/354/2020 Aginduak aurreikusitakoa aplikatuz, zeinak aparteko neurriak ezartzen baititu herritarrek COVID-19az ez kutsatzeko neurri higieniko gisa erabiltzeko gomendatzen diren produktuak eskura ditzaketela bermatzeko.

INKLUSIO, GIZARTE SEGURANTZA ETA MIGRAZIO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2020ko apirilaren 21ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuarena, zeinaz COVID-19a dela-eta zenbait neurri eguneratzen baitira prestazio eta zerbitzu espezifikoei buruz itsasoko eta arrantzako sektorerako.

ESPAINIAKO BANKUA

  • Ebazpena, 2020ko apirilaren 21ekoa, Espainiako Bankuko Batzorde Betearazlearena, zeinaz indarrik gabe uzten baita 2012ko otsailaren 15eko Ebazpena, Espainiako Bankuaren diru-politikako eragiketetako berme-aktiboen onargarritasun-irizpideen behin-behineko aldaketei buruzkoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril