Zuzenketak, 2018koak, Salgai arriskutsuen nazioarteko itsas kodeari (IMDG kodea) eginak, Londresen 2018ko maiatzaren 24an onartuak MSC.442(99) Ebazpenaren bidez.
APA/1251/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, Mihi urdinaren gaitza dela-eta berariazko babes-neurriak ezartzen dituena.
Ebazpena, 2020ko abenduaren 15ekoa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ebazpen hau: Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, 2020ko abenduaren 2koa, Udalei udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematen dizkien 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena aldatzen duena.
TED/1252/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, Tajo-Segura akueduktuaren bidez Entrepeñas-Buendía urtegietatik 17 hm³ isuraldatzeko baimena ematen duena 2020ko abendurako.
Ebazpena, 2020ko abenduaren 11koa, Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarena, agindu honen I. eta II. eranskinak aldatzen dituena: Agindua, Osasun eta Kontsumo Ministerioarena, 1994ko urtarrilaren 20koa, Giza erabilera eta kontsumorako kanpo-merkataritzaren produktuekin loturiko osasun-kontrolerako modalitateak eta kontrol hori egiteko aduana-esparruak ezartzen dituena.
13/2020 Lege Dekretua, azaroaren 23koa, zeinaren bidez presako neurriak ezartzen baitira COVID-19ak erabilera orokorreko errepideetan bidaiarien garraio publiko erregularreko zerbitzuak emateko kontratuen eremuan eragindako egoeraren ondorioak arintzeko.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril