Huts-zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 3/2021 Errege Lege Dekretua, otsailaren 2koa, Gizarte Segurantzaren eta ekonomiaren arloetan genero-arrakala txikitzeko eta beste gai batzuetarako neurriak onartzen dituena.
Akta, Espainiaren eta Hondurasen arteko Lankidetza Batzorde Mistoaren VIII. bilerarena, zeinaren bidez Espainia-Honduras 2020-2023 Herrialde Elkartze Esparrua onartzen baita; bilera Madrilen eta Tegucigalpan egin zen, 2020ko azaroaren 16an.
Akordioa, Turismoaren Mundu Erakundearen eta Espainiako Erresumako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren artekoa, erronka demografikoaren eta landa-turismoaren gaineko GJHak garatzekoa; akordioa Madrilen egin zen, 2020ko abenduaren 16an.
Nazioarteko Administrazio Akordioa, Turismoaren Mundu Erakundearen eta Espainiako Erresumako Gobernuaren Turismoko Estatu Idazkaritzaren artekoa, zeina Turismoaren Mundu Erakundearen Kontseilu Betearazlearen 113. bilera egiteko baita; akordio hori Madrilen egin zen, 2021eko urtarrilaren 15ean.
Ebazpena, 2021eko otsailaren 10ekoa, Autonomia Erkidegoen eta Toki Entitateen Finantzaketarako Idazkaritza Nagusiarena, 2019an egindako ahalegin fiskalarekin loturik toki-korporazioek eman behar duten informazioa eta ekonomia- eta ogasun-ordezkaritzek informazio horren gainean egin beharreko egiaztapena garatzen dituena.
SND/133/2021 Agindua, otsailaren 17koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiak irauten duen bitartean Brasilgo Errepublika Federaletik eta Hegoafrikako Errepublikatik datozen pertsonek Espainiara heltzean bete behar duten berrogeialdiaren baldintzei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril