Administrazio-akordioa, Espainiako Erresumaren Barne Ministerioaren eta Frantziako Errepublikako Barne ministroaren artekoa, Espainiako Guardia Zibilaren eta Frantziako Jendarmeria Nazionalaren arteko lankidetza arloa indartzearekin loturik Madrilen egina 2018ko azaroaren 12an.
Huts-zuzenketa, honako honena: Behin-behineko aplikazioa, Espainiako Erresumaren eta Argentinako Errepublikaren artean Donostian 2018ko irailaren 23an zinematografiaren eta ikus-entzunezkoen koprodukzioari buruz egindako akordioarena.
DEF/1292/2018 Agindua, azaroaren 27koa, Defentsa Ministerioko erregistroen eremuan dauden laguntzeko bulegoak arautzen dituena.
HAC/1293/2018 Agindua, azaroaren 19koa, Ondasun higiezinen katastroko aldaketak aitortzeko eredua onartzen duena eta zenbait katastro-jakinarazpen izapidetzeko behar den informazio grafiko eta alfanumerikoa zehazten dituena.
1411/2018 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Estatuaren Errepide Sarearen Katalogoa aldatzen duena.
1414/2018 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Errepideen alorrean irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatu Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak gehitzekoa.
Ebazpena, 2018ko azaroaren 22koa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzarena, Aitatasun-baimena hamasei astera arte luzatzeko eta 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta berrogeita laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako ordu-poltsa handitzeko akordioak argitaratzen dituena.
Epaia, 2018ko azaroaren 7koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 19ko IET/2445/2014 Aginduaren aurka jarritako 1/3814/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten duena; agindu horren bidez, hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin eta araututako jardueren ordainketarekin lotutako bidesari eta kanonak ezarri ziren.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril