2/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzekoa, desgaitasuna duten pertsona guztiei sufragio-eskubidea bermatzeko.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
9/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, honako hauek aldatzen dituena: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 21/2015 Legea, uztailaren 20koa, Mendien azaroaren 21eko 43/2003 Legea aldatzen duena; eta 1/2005 Legea, martxoaren 9koa, Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa-erregimena arautzen duena.
10/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Tinto, Odiel eta Piedras ibaietako demarkazio hidrografikotik Guadalquivirreko demarkazio hidrografikora 19,99 hm3-ko baliabide-transferentzia egiteari buruzkoa.
Zuzenketak, Ontziek eragindako kutsadura prebenitzeko 1973ko nazioarteko MARPOL hitzarmenaren eranskinari eginak Londresen 2016ko apirilaren 2an, MEPC.274(69) Ebazpenaren bidez; 1973ko hitzarmen hori 1978ko protokoloaren bidez aldatu zen.
Ebazpena, 2018ko azaroaren 29koa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena, zeinaren bidez kuoten ordainketa atzeratzeko baimena ematen baitzaie enpresei eta norberaren kontura edo autonomo ari diren langileei, baldin eta Valentziako Erkidegoan 2018ko maiatzetik abuztura bitartean izan diren eta kazkabarra eta harriabarra ekarri duten trumoi-ekaitz handiek kalterik eragin badie.
12/2018 Legea, azaroaren 15ekoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan gizarte-eremuan pertsonei ematen zaizkien zerbitzuena.
3/2018 Lege Dekretua, urriaren 29koa, Kreditu berezia ematekoa Mallorcako Levante eskualdean 2018ko urriaren 9an izandako eurite handien ondoriozko uholdeek eragin dituzten atzeraezinezko gastuei aurre egiteko; kreditu hori 2018rako Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren konturako izango da.
6/2018 Legea, azaroaren 13koa, Bildutako uraren zenbait aprobetxamenduk, haize-parkeek eta goi-tentsioko energia elektrikoaren garraiorako instalazioek sortutako ingurumen-eraginari buruzko zerga aldatzen duena; Gaztela eta Leongo Erkidegoko legezko xedapenen testu bateginean dago araututa zerga hori, tributu propioen eta emandakoen arloan.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril