Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 26 de azaroa de 2020, Zk. 310

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 4911-2020 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Asturiasko Printzerriko Junta Nagusiaren 1997ko ekainaren 18ko Erregelamenduaren erreformaren aurkakoa (erreforma hori Ganberaren Osoko Bilkurak onartu zuen, 2020ko uztailaren 1ean).

  • 5178-2020 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoak Mar Menor aintzira berreskuratu eta babesteko onartu zuen uztailaren 27ko 3/2020 Legearen honako hauen aurkakoa: 2.2, 15., 27., 28., 29., 36., 37., 38., 39., 40., 44., 50., 51., 52., 53. eta 54. artikuluak; 81. artikuluaren 2. apartatuaren d), e), f), g), h), i), j), k), l), n), ñ) eta o) letrak; 81. artikuluaren 3. apartatuaren a), b), d), e), f), g), h), i), j), m), n), ñ), p), q), r) eta s) letrak; 81. artikuluaren 4. apartatuaren a), b), c), d) eta e) letrak; 83. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 5. apartatuak; hirugarren eta laugarren xedapen iragankorrak, eta I. eranskina.

  • 5342-2020 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, honako hauen aurkakoa: urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 2.2 eta 2.3, 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 14. artikuluak (926/2020 Errege Dekretua, alarma-egoera deklaratzen duena SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko); Diputatuen Kongresuaren 2020ko urriaren 29ko Ebazpenaren 2., 4. eta 5. artikuluak (ebazpen horrek 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratu zen alarma-egoeraren luzapena baimentzen duen Erabakia argitaratzeko agindua eman zuen), eta azaroaren 3ko 956/2020 Errege Dekretuaren 2. artikulua, xedapen iragankor bakarra eta azken xedapenetako lehenaren Bat, Bi eta Hiru apartatuak (956/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez luzatu egiten baita 926/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera).

  • 4433-2020 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 107.1, 107.2.a) eta 107.4 artikuluak direla-eta aurkeztua.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • 1042/2020 Errege Dekretua, azaroaren 24koa, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak zenbait kultur entitateri zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

EKONOMIA GAIETAKO ETA TRANSFORMAZIO DIGITALEKO MINISTERIOA

  • 937/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Gordailu Kutxa Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez Ministro Kontseiluaren 2020ko azaroaren 24ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horrek jarraibideak ematen dizkio Kreditu Ofizialeko Institutuari (ICO) eta baimena ematen dio Compañía Española de Reafianzamiento estatuko merkataritza-sozietate anonimoari (CERSA) abalak eskatzeko epea 2021eko ekainaren 1era arte luzatzeko eta dagoeneko liberatuta dauden abalen epemuga zabaltzeko.

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez Ministro Kontseiluaren 2020ko azaroaren 24ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horrek uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez onartutako abal-lerroaren tarte berrien baldintzak ezartzen ditu, hitzarmenean jasota dauden enpresei emandako finantzaketarako eta, hitzarmenean egon ez arren, 2021eko apirilaren 23an, Errenta Finkoko Ordezko Merkatuan (MARF) ordaindukoen programa berritzeko prozesuan dauden enpresei emandako finantzaketarako.

INKLUSIO, GIZARTE SEGURANTZA ETA MIGRAZIO MINISTERIOA

  • ISM/1099/2020 Agindua, azaroaren 23koa, zeinaren bidez Gizarte Segurantzaren ikatz-meatzaritzako araubide berezian kontingentzia arruntengatiko Gizarte Segurantzaren 2020ko kotizazio-oinarri normalizatuak ezartzen baitira.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril