Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 26 de azaroa de 2020, Zk. 310

I. Xedapen orokorrak

EKONOMIA GAIETAKO ETA TRANSFORMAZIO DIGITALEKO MINISTERIOA

  • 937/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Gordailu Kutxa Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez Ministro Kontseiluaren 2020ko azaroaren 24ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horrek jarraibideak ematen dizkio Kreditu Ofizialeko Institutuari (ICO) eta baimena ematen dio Compañía Española de Reafianzamiento estatuko merkataritza-sozietate anonimoari (CERSA) abalak eskatzeko epea 2021eko ekainaren 1era arte luzatzeko eta dagoeneko liberatuta dauden abalen epemuga zabaltzeko.

  • Ebazpena, 2020ko azaroaren 25ekoa, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez Ministro Kontseiluaren 2020ko azaroaren 24ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horrek uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez onartutako abal-lerroaren tarte berrien baldintzak ezartzen ditu, hitzarmenean jasota dauden enpresei emandako finantzaketarako eta, hitzarmenean egon ez arren, 2021eko apirilaren 23an, Errenta Finkoko Ordezko Merkatuan (MARF) ordaindukoen programa berritzeko prozesuan dauden enpresei emandako finantzaketarako.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril