Zu hemen zaude

Legezko oharra

  • Egoitza elektronikoari buruz

    Domeinuak eta egoitza elektronikoa

    Interneteko boe.es eta boe.gob.es domeinuak Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren titulartasunekoak dira.

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak eskubidea izango du bere egoitza elektronikoan aldaketak burutzeko aurretiko ohartarazpenik gabe, egoitzako edukiak edo haren diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, zabaltzeko edo ezabatzeko xedearekin.

    Frame-ak

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak berariaz debekatzen du “framing-ak” burutzea edo hirugarrenek beste edozein mekanismo erabiltzea bere egoitza elektronikoaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzeko.

    Estekak edo hiperestekak

    Beren webgunearen eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren webgunearen arteko hiperesteka bat ezarri nahi duten erabiltzaileek honakoa hartu beharko dute kontuan:

    • Hiperesteka ezartzeak ez dakar inolako harremanik Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren eta hiperesteka barne duen webgunearen jabearen artean, ez eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren aldetiko onarpena webgune horretako eduki edo zerbitzuei dagokienez. Beraz, ez da adieraziko ez eta iradokiko ere Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak berariaz baimendu duela hiperesteka edo hiperesteka barne duen webgunean eskuragarri dauden zerbitzuak gainbegiratu edo onartu dituela.
    • Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko eta ez ditu bermatuko hiperesteka barne duen webguneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere erantzukizunpean onartzen ditu hiperesteka barne duen webgunera sartzearen ondorioz erator litezkeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
    • Hiperesteka barne duen webguneak ezingo du Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren jabetzakoa den inolako markarik, izenik, logotiporik, esloganik edo bestelako ikur bereizgarririk ageri, hiperesteka beraren barne dauden ikurrak izan ezik.
    • Hiperesteka ezarri duen webgunean ageri diren informazioek ez dute barne izango legearen, moralaren eta orokorrean onartutako jardunbide egokien eta ordena publikoaren kontrako edukirik, ez eta hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten edukirik ere.

    Igo

  • Berrerabilera baldintza orokorrak

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan aurki daitezkeen dokumentuen berrerabilera baldintza orokorrak eskuragarri daude http://www.boe.es/informacion/aviso_legal/index.php helbidean eta lotesleak dira bertatik ateratako informazioa –merkataritza xedeekin edo merkataritza xederik gabe– erabiltzen duten pertsona fisiko eta juridiko guztientzat (aurrerantzean, agente berrerabiltzaileak), berrerabilera burutzeagatik soilik.

    Zehazki, baimenduta dago:

    • Hemen ageri den informazioa kopiatzea eta zabaltzea.
    • Informazioa aldatzea, egokitzea, ateratzea, berriz ordenatzea eta konbinatzea.
    • Baimendutako berrerabilera burutzeko beharrezkoak diren erreprodukzioak, banaketak, komunikazio publikoak edo eraldaketak, edozein modalitate eta formatutan, mundu osorako eta Legeak baimendutako gehienezko epean zehar.

    Betiere baldintza hauekin:

    • Informazioaren zentzua desnaturalizatzea debekatuta dago.
    • Berrerabiltzen diren dokumentuen iturria aipatu behar da. Aipamen hori honela burutu ahalko da: “Dokumentuen jatorria: Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia”.
    • Berrerabili diren dokumentuen azken eguneraketa data ere aipatu behar da, jatorrizko dokumentuan ageri bada.
    • Ezingo da adierazi, iradoki edo ulertutzat eman Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia berrerabileraren partaide, babesle edo laguntzailea izan denik.
    • Berrerabilerarako baimendutako dokumentuan, kasuaren arabera, barne hartutako eguneraketa dataren eta berrerabilera baldintza aplikagarrien inguruko metadatuak mantendu behar dira, aldatu eta ezabatu gabe.
    • Oro har, errespetatu beharko da indarrean dagoen lege esparrua eta, zehazki, 2016/679 (EB) Erregelamenduan, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoan (Datuen babeserako erregelamendu orokorra) eta Jabetza Intelektualeko Legean (1/1996 Errege Dekretuan bateratutako testua) xedatutako guztia.

    Jarraian adierazitako dokumentuak ez daude berrerabilera baldintzen barne:

    • Domeinuak, logotipoak eta elementu grafikoak eta hauen aurkezpen modua.
    • Hirugarrenen jabetza intelektualekoak diren edo jabetza intelektuala hirugarrenekin partekatua duten elementuak.

    Erantzukizun salbuespena

    • Erabiltzaileek burutzen duten datu multzoen erabilera euren gain eta galorde gauzatuko da, eta haiei dagokie esklusiban hirugarrenen aurrean erantzutea erabilera horretatik kalterik eratorriko balitz.
    • AEBOE ez da erantzule izango agente berrerabiltzaileek bere informazioari emandako erabileragatik ez eta berrerabilitako informazioaren erabileraren ondorioz kalte ekonomikoak, materialak edo datuen kalteak sor ditzaketen kalte edo galera ekonomiko zuzen edo zeharkakoengatik ere.
    • AEBOEk ez du berrerabilgarriak diren dokumentuen eskuragarritasunaren jarraitasuna bermatzen –jarraitasun hori mantentzen ahaleginduko den arren–, ez edukiari ez eta formari dagokionez ere, eta ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko dokumentu horietan akatsik edo omisiorik egoteko kasuan.

    Agente berrerabiltzailearen erantzukizuna

    Agente berrerabiltzailea sektore publikoko informazioaren berrerabilerari buruz indarrean dagoen araudi aplikagarriaren mende egongo da, barne hartuta 37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioaren berrerabilerari buruzkoa.

    Igo

  • Estatuko Aldizkari Ofizialari (BOE) buruz

    2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako “Estatuko Aldizkari Ofiziala”

    2009ko urtarrilaren 1az geroztik Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan argitaratzen den “Estatuko Aldizkari Ofiziala” ofiziala eta benetakoa da eta, beraz, Kode Zibileko atariko tituluan eta gainerako arau aplikagarrietan aurreikusitako ondorioak sortzen ditu.

    Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE) webgunean argitaratzen diren legeen, xedapenen eta egintzen testua ofiziala eta benetakoa da, 181/2008 Errege Dekretuan, otsailaren 8koan, “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” antolamenduari buruzkoan, xedatutako arau eta baldintzen arabera.

    “Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE)” webgune honetan argitaratzen diren autonomia erkidegoetatik eratorritako arauek dagozkien Estatutuetan egozten zaien izaera izango dute.

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak bermatzen ditu “Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE)” egoitza elektronikoaren webgunean argitaratzen diren edukien benetakotasuna, osotasuna eta aldaezintasuna.

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak bermatzen du “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” edizio elektronikorako sarbide unibertsal eta doakoa, telekomunikazioetako sare irekien bitartez.

    Egiaztapen elektronikoko kodea (CVE), “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” orrialde bakoitzaren beheko eskuineko partean aurkitzen dena, paperean burututako edozein inprimaketaren benetakotasuna egiaztatzeko erabiltzen da, jatorrizko dokumentu elektronikoarekin alderatzeari esker. Horretarako, “Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE)” webgunean, CVE kodea sar daiteke jatorrizko dokumentua eskuratzeko, elektronikoki sinatuta, Agentziaren egoitza elektronikotik zuzenki.

    Aparteko egoera batean edo arrazoi teknikoak direla eta ezingo balitz “Estatuko Aldizkari Ofizialaren” edizio elektronikoa atzitu “Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE)” webgunean, aldizkariaren papereko edizioak bermatuko du haren argitalpena. Papereko edizioak edizio elektronikoaren balio juridiko bera du.

    2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago argitaratutako “Estatuko Aldizkari Ofiziala” aldizkari ofizialak

    2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago argitaratutako “Estatuko Aldizkari Ofiziala” aldizkari ofizialen kasuan, paperean inprimatutako edizioa da ofiziala eta benetakoa den bakarra.

    Igo

  • Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialari (BORME) buruz

    2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofiziala”

    2009ko urtarrilaren 1etik aurrera Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan burutzen den “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” argitalpenak papereko edizioaren ondorio berak sortzen ditu.

    Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren (BORME) webgunean argitaratutako “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” edizio elektronikoko egintzen, iragarkien eta legezko oharren edukiek Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduari buruzko Legean eta azaroaren 28ko 1979/2008 Errege Dekretuan, “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” edizio elektronikoaren araudiari buruzkoan, xedatutako arauetan aurreikusitako izaera eta eraginkortasun juridikoa dituzte.

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak bermatzen ditu Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren (BORME) webgunean argitaratutako “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” edizio elektronikoaren osotasuna eta aldaezintasuna, bai eta dagozkion iturriekin bat datorrela ere.

    Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak bermatzen du “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” eguneroko edizio elektronikorako sarbide unibertsal eta doakoa, telekomunikazioetako sare irekien bitartez.

    Egiaztapen elektronikoko kodea (CVE), “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” orrialde bakoitzaren beheko eskuineko partean aurkitzen dena, paperean burututako edozein inprimaketaren benetakotasuna egiaztatzeko erabiltzen da, jatorrizko dokumentu elektronikoarekin alderatzeari esker. Horretarako, “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren (BORME)” webgunean, CVE kodea sar daiteke jatorrizko dokumentua eskuratzeko, elektronikoki sinatuta, Agentziaren egoitza elektronikotik zuzenki.

    Aparteko egoera batean edo arrazoi teknikoak direla eta ezingo balitz “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren” edizio elektronikoa atzitu Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialaren (BORME) webgunean, aldizkariaren papereko edizioak bermatuko du haren argitalpena. Papereko edizioak edizio elektronikoaren balio juridiko bera du.

    2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago argitaratutako “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofiziala” aldizkariak

    2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago argitaratutako “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofiziala” aldizkarien kasuan, paperean inprimatutako edizioak bakarrik ditu Merkataritza Erregistroko Erregelamenduari buruzko Legean eta gainerako arau aplikagarrietan aurreikusitako izaera eta eraginkortasun juridikoa.

    Igo

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril