Zu hemen zaude

Iragarkien izapidetzea

Oso garrantzitsua

Erreferentzia zenbakia ezinbestekoa da iragarkia aurkitzeko.

Argitaratu nahi ez den iragarki bat ezeztatzea eskatzeko, jarraian adierazitako aukera erabili behar da soilik: Eskatu iragarki bat ezeztatzea eta/edo NRC ezeztatzea.

Iragarkia ezeztatzeko dokumentua hemen eskura daiteke: Eskuratu iragarkiaren inprimakiak.

  • Iragarkiak txertatzeko prozedura

    Iragarkiak txertatzeko prozedura 2010eko otsailaren 22ko Ebazpenak xedatutakoaren arabera burutuko da. Bertan aurreikusten da “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta “Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialean” iragarkian txertatzeko prozedura.

    Erabiltzaileak BOEn eta BORMEn Internet bidez iragarkiak txertatzeko sistemako identifikazio elektronikodun sarrera erabili beharko du.

    Jarraian ageri den eskeman azaltzen dira iragarki bat txertatzeko eman beharreko urratsak. Eskemaren PDF dokumentua deskarga dezakezu.

    BOEn eta BORMEn iragarkiak txertatzeari buruzko grafikoa[D]

    Jarraian zehaztu dira prozeduraren faseak:

    1. fasea. Iragarkia prestatzea

    Iragarkiaren testua idazten duen pertsonak iragarki sistemara sartu beharko du bere identifikazio elektronikoa erabilita.

    Txertatu nahi duen iragarki eredua hautatu ondoren, sistemak eskatuko dio iragarkiaren gutxieneko datuak betetzeko. Behin datuak beteta, “aurrebista” aukera erabiltzea gomendatzen da, zirriborro bat bistaratu eta argitaratuko den iragarkiaren formatua zuzena dela egiaztatu ahal izateko.

    “Editatu” botoia erabilita, sistemak aukera ematen du zirriborroan nahi adina aldaketa egiteko eta, ondoren, iragarkiaren edukia berresteko. Berrespen horren ondoren, iragarkiaren amaierako testua sortuko da.

    Behin idazketa amaituta, erabiltzaileak honako aukerak izango ditu:

    1. Sinatzea. Horretarako, ziurtagiri elektronikoa izan beharko du.
    2. Sinadura geroratzea. Sistemak iragarkiaren erreferentzia zenbakia eta zenbatekoa jakinaraziko ditu eta bi datu horiek sinatzaileari helaraziko zaizkio pertsona horrek sinaduraren izapideari berriz ekiteko aukera izan dezan.

    2. fasea. Iragarkia sinatzea

    Sinatuko den dokumentua eta sinaduraren aukera ageri dituen orrialde bat bistaratuko da. Ez da beharrezkoa BOEri inolako dokumenturik helaraztea, “Beharrezko dokumentazioa” atalean aurreikusitako kasuetan izan ezik.

    Behin iragarkia sinatuta, erabiltzaileak honako aukerak izango ditu:

    1. Ordainketa burutzea.
    2. Ordainketa geroratzea, erabiltzaile berak edo beste batek aurrerago ordain dezan.

    3. fasea. Iragarkia ordaintzea

    Iragarkiaren sinadura fasea amaituta, ordainketa fasea hasiko da eta jarraian adierazitako moduetan burutu ahalko da:

    1. Ordainketa telematikoa.

      Ordainketa elektronikoki burutuko da AEATaren Bulego Birtuala erabilita. Ordainketa telematikoa burutu ahal izateko, ziurtagiri elektronikoa izatea eta diru bilketaren kudeaketan parte hartzen duten erakundeetako batean irekitako zordunketa kontu baten titularra izatea derrigorrezkoa izango da. Sistemak NRC bat sortuko du, tasaren ordainketa egiaztatzen duena, eta BOEri helaraziko dio, beraz, ordainketa automatikoki egiaztatuta geratuko da.

      Iragarkia txertatu duen pertsona ordainketa burutzeko eskumena duen pertsonaren desberdina balitz, ordainketa burutuko duen pertsonak, “Berriz ekin ordainketari” aukera hautatu ondoren, iragarkiaren erreferentzia zenbakia eta zenbatekoa adierazi beharko ditu.

    2. Aurrez aurreko ordainketa.

      Sistemak likidazio dokumentu bat sortuko du (971 inprimakia) bi aletan inprima dadin (bat erakunde laguntzailearentzat eta beste bat interesdunarentzat) eta erakunde laguntzaile batean aurrez aurre ordain dadin (erakunde laguntzaileak konturako zordunketa bidez eta kreditu txartel bidez ordaintzeko). Erakunde laguntzaileak interesdunaren 791 dokumentuan erregistratuko du NRC zenbakia eta interesdunak zenbaki hori jakinarazi beharko dio BOEri aukera hau erabilita: "Jakinarazi iragarki baten NRC zenbakia". NRC zenbakia behar bezala eguneratu ondoren, iragarkiaren ordainketa behar bezala egiaztatuta geratuko da.

    Hasiera batean hautatutako ordainketa modua aldatzeko aukera dago. Horretarako, “Berriz ekin ordainketari” aukera erabili beharko da modalitate berria hautatzeko, subjektu pasiboaren eta izapidegilearen datuak ere aldatuta, beharrezkoa balitz. Enkante iragarkietan, datu guztiak aldatu ahalko dira izapidegilearen eta subjektu pasiboaren IFZ izan ezin.

    Igo

  • Iragarkiak prestatzeko arauak

    Hizkuntza arauak eta arau formalak

    Letra larriak eta letra xeheak

    Hitzak ez dira letra larriz idatziko.

    Iragarkien prestaketaren adibideak: zutabe batean hitza idatziko da arau ortografikoak errespetatuta (ZUZENA) eta bigarrenean hitz bera idatziko da letra larriz (OKERRA).
    Zuzena
    Okerra
    Palma
    PALMA DE MALLORCA
    Galizia
    GALIZIA
    Auzitegia
    AUZITEGIA
    Zuzendaritza Nagusia
    ZUZENDARITZA NAGUSIA
    Kontratazio Mahaia
    KONTRATAZIO MAHAIA
    Udala
    UDALA
    Kaleratzea
    KALERATZEA
    Kaudimengabezia
    KAUDIMENGABEZIA
    Ministerioa
    MINISTERIOA
    Iberia
    IBERIA
    José Fernández
    JOSÉ FERNÁNDEZ
    Hamar egun
    HAMAR EGUN
    Lehiaketa irekia
    LEHIAKETA IREKIA
    Iragarkia
    IRAGARKIA
    Ebazpena
    EBAZPENA
    Idazkaria
    IDAZKARIA

    Letra xehez idatziko dira urteko hilabeteak (urtarrila, otsaila…).

    Laburdurak

    Ez dira laburdurarekin idatziko.

    Adibidea
    Zuzena
    Okerra
    Ohikoak
    espedientea
    Esp.
    Sociedad anónima
    S.A.
    euro
    €
    Kalea
    k.
    Lan-arloko Prozeduraren Legea
    LPL
    artikulua
    art.
    solairua
    sol.
    zenbakia
    zk.°
    solairua
    sol.
    telefonoa
    tel.
    ehuneko hamabi
    % 12
    telefonoa
    tel.
    telefonoa
    tel.
    Denbora unitateak
    hamabi ordu
    12 h
    Datak
    2005ko urriak 12
    2005/10/12

    BOE. Atalak: V.-A eta V.-B

    Arau erkideak
    • Sumarioa da BOEren aurkibidean ageri den paragrafoa. Barne izan behar ditu beti:
      • xedapen mota (Iragarkia, Ebazpena, etab.)
      • xedapena eman duen organoa
      • iragarkiaren xedearen azalpen laburra

      Adibideak:

      1. Sustapen Ministerioaren iragarkia, .....................ren egoitzako obren lizitazio publikorako deialdia burutzen duena.
      2. .................. Idazkaritza Nagusiaren ebazpena, berogailuetako gasolioaren hornidurarako lizitazio publikoaren deialdia burutzen duena.
    • Testua. Argitaratu nahi den testua idatziko da. Testu honek ez ditu barne izango iragarkiaren data eta sinadura. Datu hauek iragarkiaren oinean beteko dira, helburu hauetarako ageri diren inprimakiaren eremuetan.
    • Iragarkiaren oina. Honako nahitaezko eremuak ditu:
      • Udalerria
      • Data
      • Kargua
      • Izen-deiturak
    Arau espezifikoak
    • V.-A: Lizitazio publikoen eta formalizazioen iragarkiak

      BOE eta BORMEko Internet bidezko iragarkien Kudeaketa Sisteman eskuragarri dauden inprimakiak jarraituta prestatu behar dira iragarkiak.

      Lizitazio publiko guztiak V.-A atalean argitaratuko dira.

    • V.-B: Bestelako iragarki ofizialak

      BOE eta BORMEko Internet bidezko iragarkien Kudeaketa Sisteman eskuragarri dauden inprimakiak jarraituta prestatu behar dira iragarkiak.

    • V.-C: Iragarki partikularrak

      BOE eta BORMEko Internet bidezko iragarkien Kudeaketa Sisteman eskuragarri dauden inprimakiak jarraituta prestatu behar dira iragarkiak.

    BORME

    • Izenburua: Iragarkia jarri duten enpresen edo sozietateen izena
      Idazketa
      Ohar erkidea:
      Plantas Creativas, sociedad anónima
      Fusioak
      Solplaya, sociedad limitada

      (Sozietate bereganatzailea)

      Mar y Sol, sociedad anónima

      Explomar, sociedad limitada

      (Sozietate bereganatuak)

      Zatiketak
      Servicios Mecánicos, sociedad limitada

      (Sozietate zatitua)

      Servicios Integrales, sociedad limitada

      (Sozietate onuraduna)

      Lagapenak
      Plantas Creativas, sociedad anónima

      (Sozietate lagatzailea)

      Perfil Canarias, sociedad limitada

      (Sozietate lagapen-hartzailea)

    • Testuaren goiburua: Hautazko eremua, iragarkiaren xedea oso laburki azaltzen du.

      Adibidez: Ohiko batzar nagusia, Fusio iragarkia

    • Testua: Argitaratu nahi den testua idatziko da. Testu honek ez ditu barne izango iragarkiaren data eta sinadura. Datu hauek iragarkiaren oinean beteko dira.
    • Iragarkiaren oina: Honako nahitaezko eremuak ditu:
      • Udalerria
      • Data
      • Kargua
      • Izen-deiturak

    BOE eta BORME: Akatsak zuzentzeko iragarkiak

    1. Akatsak zuzentzeko iragarkiak aldez aurretik ordaindu behar dira beti.
    2. Sumarioa da BOEren aurkibidean ageri den paragrafoa. Barne izan behar ditu beti:
      • Xedapen mota (Iragarkia, Ebazpena, etab.)
      • Xedapena eman duen organoa
      • Iragarkiaren xedea

      Adibidez (iragarkia): Sustapen Ministerioaren iragarkia, .....................ren egoitzako obren lizitazio publikorako lehiaketaren deialdia burutzen duena.

      “Akatsak zuzentzeko iragarkia: Sustapen Ministerioaren iragarkia, .....................ren egoitzako obren lizitazio publikorako lehiaketaren deialdia burutzen duena”.

    3. Testuan agertu behar da zuzendu nahi den iragarkiaren argitalpenaren erreferentzia: BOE (zenbakia eta data) edo BORME (zenbakia eta data).

    Igo

  • Iragarkien argitalpen tasak

    Iragarkien argitaratzeari dagozkion tasak hauek dira:

    Iragarkiak txertatzeko tasak
    Iragarki mota
    Izenburuaren lerroa
    Testuaren lerroa
    Arrunta
    11,755711
    13,061902
    Premiazkoa
    11,755711 x 2
    13,061902 x 2
    Tasak eurotan lerro bakoitzeko

    Data jakin batean argitaratu behar diren iragarkiak premiazko moduan izapidetuko dira eta premiazko tarifa izango dute, premiazkoak izango ez balira doakoak izango liratekeenak barne.

    Igo

  • Beharrezko dokumentazioa

    Iragarkia txertatzeko momentuan, IV. atalean argitaratutako iragarkia (Ofizioa eta Ediktua) eragin duten dokumentuen kopia bidali beharko da bakarrik iragarkia txertatzen duen pertsona Justizia Administrazioko funtzionarioa ez denean.

    Garrantzitsua

    Interesdunak izango dira aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzule (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, 28.7 artikulua).

    Igo

  • Argitalpen epea

    • Elektronikoki sinatutako iragarkien kasuan: 3-6 egun baliodun.
    • Premiazko tarifarekin ordaindutako eta 12:00ak baino lehenago jasotako iragarkien kasuan: argitaratzen den hurrengo aldizkari ofizialean.

    Epearen zenbaketa eten egingo da BOEk jasotako iragarkietan aurkitutako akatsak zuzendu arte. Jaieguntzat jotako egunak ondoz ondoko hiru egun edo hiru egun baino gehiago badira, argitalpen epeak egun batean murriztu edo luzatu ahalko dira.

    Igo

  • Iragarkien berrikusketa

    Estatuko Aldizkari Ofizialak, bere eginkizunak betez, bidalitako iragarkiak berrikusten ditu, eskatzen diren legezko betekizunak errespetatzen dituztela egiaztatzeko eta indarrean dauden jarraibideen arabera prestatu direla bermatzeko.

    Igo

  • Maiz egiten diren galderak

    Zer da @firma bezeroa?

    @firma MiniApplet Bezeroa (aurrerantzean, maiz egiten diren galdera hauen helburuetarako, “MiniApplet” edo besterik gabe “Bezeroa”) sinadura elektronikoko tresna bat da, Java Applet baten moduan funtzionatzen duena eta webgune batean JavaScript bidez integra daitekeena.

    MiniApplet hau lineako izapideetan erabil daiteke harekin batera datorren JavaScript hedapenari esker. Honela, izapide horietan sinadura eragiketak burutzea ahalbidetzen da herritarraren ziurtagiriak erabilita.

    MiniApplet-a sinadura elektronikorako aplikazio bezeroa da eta erabiltzailearen PCan exekutatzen da. Tresna honen xedea da NAN elektronikoaren (DNIe) edo aitortutako edo kalifikatutako beste edozein ziurtagiriren erabilerarako beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta prozedurak dituzten erakunde publikoek eskaintzen dituzten administrazio elektronikoko zerbitzuetako identifikazio eta sinadura prozesuak burutu ahal izatea.

    MiniApplet hau exekutatu ezingo balitz ingurunearen bateragarritasun arazoak direla eta, konfiantza arrazoiak direla eta edo baimen mugatuak direla eta, hedapenaren JavaScript-ak aldez aurretik sisteman instalatutako jatorrizko aplikazio bati desbideratuko dizkio sinadura lanak: Autosinadura (Ikus maiz egiten den galdera: Zer da Autosinadura? Instalatu behar al dut?).

    Sistemaren betekizunak

    • Java (JRE): http://www.java.com/es/
      • Java SE 6 Update 38 (1.6.0_38) edo ondorengoa, 32 bit-etan (x86).
        • Java 8 erabiltzea gomendatzen da edo, ezingo balitz, gutxienez ere Java 6u45 edo 7u76.
        • Apple OS X sistema eragilea ez da bateragarria (zaharkitze arrazoiak direla eta) Apple-en JRE-aren 6. bertsioarekin, beraz, Oracle-ren JRE-aren 7. edo 8. bertsioak erabili behar dira.
      • Java SE 7 Update 10 (1.7.0_10) edo ondorengoa.
        • Java 8 erabiltzea gomendatzen da edo, ezingo balitz, gutxienez ere Java 7u76.
        • 32 (x86) edo 64 (x64/AMD64) bit-etan, web arakatzailearen arkitekturaren arabera.
          • * Internet Explorer arakatzailean beti gomendatzen da 32 bit-eko bertsioak erabiltzea.
      • Java SE 8.
        • Gutxienez ere 8u51 bertsioa erabiltzea gomendatzen da.
        • 32 (x86) edo 64 (x64/AMD64) bit-etan, web arakatzailearen arkitekturaren arabera.
          • * Internet Explorer arakatzailean beti gomendatzen da 32 bit-eko bertsioak erabiltzea.
    • Sistema eragilea:
      • Windows:
        • XP SP3 / Vista SP2 / 7 SP1 / 8 eta 10, 32 (x86) edo 64 (x64) bit-etan.

          * Windows XP alde batera uztea gomendatzen da, Windows 7 edo ondorengo baten alde.

        • Windows Server 2003 R2 SP2 edo ondorengoa, 32 (x86) edo 64 (x64) bit-etan.
      • Linux 2.6 edo ondorengoa (Ubuntu eta Guadalinex-entzat eskainitako euskarria), 32 (x86) edo 64 (x64/AMD64) bit-etan.
        • Gutxienez ere nukleoaren (Linux Kernel) 3. bertsioan edo ondorengo batean oinarritutako Linux bat erabiltzea gomendatzen da.
      • Apple OS X Yosemite (10.10.5 edo ondorengoa) edo El Capitán (10.11.1).
    • Web arakatzailea(*):
      • Microsoft Internet Explorer 8 edo ondorengoa (bet gomendatzen da 32 bit-eko bertsioak erabiltzea) http://www.microsoft.com/es-es/download/internet-explorer.aspx
        • Internet Explorer arakatzailearen 64 bit-eko 8. eta 9. bertsioek 64 bit-eko Java bertsio bat izatea eskatzen dute. Aldiz, Internet Explorer 10 eta ondorengoek, arakatzailearen arkitektura edozein izanda ere, beti erabiltzen duten 32 bit-eko Java.
        • Ez da bateragarria Internet Explorer 10 eta ondorengoekin “Metro” bertsioan eta Internet Explorer-en mahaigaineko bertsioarekin exekutatu behar da.
      • Mozilla Firefox 4.0 eta 51 bitartean. Firefox 51 bertsiotik aurrera, aldez aurretik instalatu behar da AutoFirma programa erabiltzailearen sisteman. http://www.mozilla-europe.org/es/firefox/
        • Mozilla Firefox arakatzaileak, 40 eta 47 bertsio bitartean, applet-en erabilera zailtzen duen arazo bat ageri du. 49. bertsioa edo ondorengo bat erabiltzea gomendatzen da.
        • Firefox arakatzailearen gakoen biltegia erabili nahi izatekotan, erabiltzaileak edozein arakatzaile erabiltzen badu ere, 32 bit-eko Firefox bat erabiltzea gomendatzen da helburuko sistema eragilea Windows bada. Aldiz, 64 bit-eko Firefox bat gomendatzen da OS X sistema eragileentzat. Honela, sistemaren arakatzaile lehenetsiaren arkitektura eta Firefox-en arkitektura berdinak izango dira eta Java Plugin-ak kargatutako JVM-a sistemako biltegira eta Firefox-eko biltegira sartu ahalko da.
      • Google Chrome, 15-41 bertsioak. Chrome 41 bertsiotik aurrera, aldez aurretik instalatu behar da AutoFirma programa erabiltzailearen sisteman.http://www.google.es/chrome
      • Apple Safari 6.2 edo ondorengoa (OS X bertsiorako bakarrik eskainitako euskarria) http://www.apple.com/es/safari/
        • Java-ren Applet-ek, OS X sistema eragileetan Safari erabiltzean, mugatuta dute berez fitxategien sistemara sarrera, beraz, nolabaiteko nahasketa sor daiteke @firma MiniApplet Bezeroarekin OS X sistema eragileetan. Kasu hauetan, baliteke behar bezala funtzionatzen duelako irudipena ematea, baina fitxategi bat irekitzeko edo gordetzeko orduan eragiketa burutu ezin izatea. Bereziki, fitxategi bat irekitzen saiatzean erabiltzaileak ikusiko duena da hautaketarako elkarrizketa koadroa irekitzen dela, baina ez duela inolako fitxategirik agertzen.
        • Bezeroak erabiltzailearen fitxategi sistemara mugarik gabeko sarrera izan dezan, erabiltzaileak Safari konfiguratu beharko du “Modu ez segurua” gaitzeko MiniApplet-ak argitaratzen duen webgune jakinerako, gure kasuan: extranet.boe.es. Horretarako, jarraitu Apple-ek emandako argibideak: http://support.apple.com/kb/HT5954
      • Microsoft Edge 20 edo ondorengoa. Aldez aurretik instalatu behar da AutoFirma programa erabiltzailearen sisteman. http://www.microsoft.com/es-es/windows/microsoft-edge

      (*) Edozein egungo ingurune eragiletan, eta honek dakartzan segurtasun arriskuak direla eta, Java-ren Applet-ak gaitu beharko dira web arakatzaileetan. Horretarako, arakatzaile bakoitzean desberdina den prozesu bat jarraitu beharko da, eta sistema eragilearen arabera ere desberdina izan daiteke prozesu hori. Kontsultatu web arakatzailearen dokumentazioa Java-ren Applet-ak nola gaitu jakiteko, eta jarraitu arretaz Oracle-k prozesu honetarako emandako argibideak, hemen aurki daitezkeenak: http://java.com/en/download/help/enable_browser.xml

    • Firefox eta windows dituzten erabiltzaileei zuzendutako oharrak
      • Firefox 9 edo ondorengoa eta Windows XP edo Windows Server 2003 dituzten erabiltzaileei zuzendutako oharra:

        @firma MiniApplet-ak Firefox 9 edo ondorengo baten gakoen eta ziurtagirien biltegia kargatu ahal izateko, sistemak instalatuta izan beharko ditu Microsoft Visual C++ 2005 eta 2013-ren exekuzio ingurune birbanagarriak. @firma MiniApplet-etik ezin badituzu zure ziurtagiri eta gako pribatuak atzitu, eskuz deskargatu eta instalatu beharko dituzu. Hemen deskarga daitezke:

        * Instalazio prozesua burutzeko administratzaile baimenak eduki behar izatea gerta liteke.

      • Firefox 49 edo ondorengoa eta Windows dituzten erabiltzaileei zuzendutako oharra:

        @firma MiniApplet-ak Firefox 49 edo ondorengo baten gakoen eta ziurtagirien biltegia kargatu ahal izateko, sistemak instalatuta izan beharko ditu Microsoft Visual C++ 2015-aren exekuzio ingurune birbanagarriak. @firma MiniApplet-etik ezin badituzu zure ziurtagiri eta gako pribatuak atzitu, eskuz deskargatu eta instalatu beharko dituzu. Hemen deskarga daitezke:

        * Instalazio prozesua burutzeko administratzaile baimenak eduki behar izatea gerta liteke.

    • @firma MiniApplet-aren aldetiko ziurtagiri eta gako pribatuen erabilera

      @firma MiniApplet-ak mekanismo automatiko bat erabiltzen du kasu bakoitzean erabili beharreko ziurtagirien eta gakoen biltegia zein izango den erabakitzeko. Oro har algoritmo erraz hau jarraitzen du:

      1. Web arakatzailea Mozilla Firefox bada, sistema eragilea edozein izanda ere, Mozilla Firefox-en biltegia erabiltzen da (NSS, Netscape Security Services) eta baita Firefox-ek konfiguratuta dituen PKCS#11 moduluak ere (Public Key Cryptography Specification number 11), hala nola txartel adimendunak, DNIe (NAN elektronikoa), HSM (Hardware Security Module), etab.
      2. Arakatzailea beste edozein bada (Internet Explorer, Opera, Chrome o Safari), sistema eragilearen biltegi lehenetsia erabiliko da:
        1. a. Windows: CAPI (Cryptography Application Programming Interface)
        2. b. Mac OS X: Mac OS X sistema eragilearen “Llavero”-a
        3. c. Linux: NSS biltegi zentrala
    • Ziurtagiria: Arakatzailean / sistema eragilean instalatutako erabiltzailearen ziurtagiri digitala edo arakatzailean instalatutako PKCS#11 edo CSP modulu baten bidez eskuragarri dagoen ziurtagiri digitala (esaterako, NAN elektronikoa).
      • Bezeroa beti sartuko da exekutatu den sistema eragilearen ziurtagirien biltegira, Mozilla Firefox-en exekutatzen denean izan ezik. Kasu horretan, arakatzaile horren biltegira sartuko da.

    OHARRA: Sinadura prozesuan zehar, segurtasun arrazoiak direla eta, zure ordenagailuan instalatutako JAVA makina birtualak baimena eskatu ahalko dizu sinadura aplikazioa exekutatzeko: Baimena eman beharko diozu sinadura behar bezala burutzeko.

    Igo

  • Zer da Autosinadura? Instalatu behar al dut?

    AutoFirma (edo autosinadura) interfaze grafikoa duen mahaigaineko tresna bat da fitxategi lokaletan sinadura eragiketak burutzea ahalbidetzen duena mahaigaineko inguruneetan (Windows, Linux eta Mac OS X). Kontsola bidez erabil daiteke ere edo beste aplikazio batzuek inbokatuta, sinadura eragiketak exekutatzeko protokolo bidez.

    AutoFirma bezeroak sistema eragilearen edo, eragiketa web izapide baterako bada, web arakatzailearen (Internet Explorer, Mozilla Firefox, etab.) gakoen eta ziurtagirien errepositorio edo biltegian (KeyStore) instalatutako X.509v3 ziurtagiri digitalak eta horiekin lotutako gako pribatuak erabiltzen ditu. Kanpoko gailuak erabiltzeko aukera ere ematen du (txartel adimendunak, USB gailuak), betiere gakoen biltegi hauetan konfiguratu badira (esaterako, NAN elektronikoa edo DNIe).

    AutoFirma bezeroak erabiltzaile ziurtagiriekin lotutako gako pribatuak erabiltzen ditu eta ez du uzten ziurtagiri horiek inolaz ere zure ordenagailuan kokatutako biltegitik atera daitezen (txartela, USB gailua edo arakatzailea).

    AutoFirma bezeroak ez du inolako informazio pertsonalik gordetzen erabiltzaileari dagokionez eta ez du cookie-rik edo saioko datuak kudeatzeko beste inolako mekanismorik erabiltzen. Aldiz, AutoFirmak azken exekuzioaren arrastoak gordetzen ditu, erroreren bat gertatzekotan erabiltzaileari laguntza eskaini ahal izateko. Exekuzio arrasto horiek ez dute inolako informazio pertsonalik eta aplikazioak ez du inolako sarbiderik eskaintzen gordetako datu horietara.

    AutoFirma argitaratutako software libreko aplikazioa da eta, ondorioz, honako lizentziaren batekin erabil daiteke: GNU General Public License 2. bertsioa (GPLv2) edo ondorengo bat, edo European Software License 1.1 (EUPL 1.1) edo ondorengoa.

    Zure ordenagailuak, edozein arrazoi dela eta, @firma MiniApplet-aren exekuzioa baimentzen ez badu, iragarkiak elektronikoki sinatu ahal izateko, aldez aurretik AutoFirma bezeroa instalatu beharko duzu.

    Sistemaren gutxieneko betekizunak

    AutoFirma erabili ahal izateko web izapideen sinadura prozesu barruan integratutako sinadura tresna moduan, ingurune eragileak betekizun hauek izango ditu:

    • Sistema eragilea:
      • Microsoft Windows 7 edo ondorengoa.
        • Zuzenki bateragarria 7, 8, 8.1 eta 10 bertsioetan.
        • 32 edo 64 bit-etan.
      • Apple OS X Mavericks edo ondorengoa.
        • Zuzenki bateragarria Mavericks, Yosemite eta El Capitán-en.
      • Linux.
        • Guadalinex, Ubuntu.
    • Web arakatzaileak (protokolo bidezko inbokaziorako)
      • Microsoft Windows.
        • Google Chrome 46 edo ondorengoa.
        • Mozilla Firefox 41.0.1 edo ondorengoa.
        • Microsoft Internet Explorer 8 edo ondorengoa.
        • Microsoft Edge v20.
      • Linux.
        • Mozilla Firefox 41.0.1 edo ondorengoa.
      • Apple OS X.
        • Apple Safari 9.0 edo ondorengoa.

    OHARTARAZPENA: AutoFirma-ren funtzionamendua, Microsoft Edge edo Internet Explorer 11ren aurretiko bertsioetatik (edo aurreko bertsio batekin bateragarritasun moduan dagoen Internet Explorer 11tik) inbokatzen bada, web aplikazioaren administratzaileak hedapenean zehar baldintza jakinak bete izanaren mende egongo da. Lineako sinadura eragiketek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko, erabili onartutako beste arakatzaile bat. OS X eta Windows inguruneetan ez da beharrezkoa Java exekuzio ingurune bat instalatuta izatea. Linux-en, Oracle-ren Java 8 edo OpenJDK 8 exekuzio ingurune bat behar da (AutoFirma-ren instalatzaile integratuan mendekotasunez adierazia). AutoFirma nahitaez instalatu beharko da sinatu nahi den web izapidea hasi aurretik.

    AutoFirma-ren azken bertsioa deskarga daiteke webgune honetatik: http://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.html

    Igo

  • Aitortutako edo kalifikatutako zein ziurtagiri onartzen ditu BOEk?

    Ziurtagiriak @firma sinadura elektronikoak baliozkotzeko plataformak onartutako ziurtagiria izan behar du, eta ziurtapen zerbitzuen emaileen webgunean jasota egon behar du (https://sedeaplicaciones.minetur.gob.es/Prestadores/).

    Igo

  • Ziurtagiriarekin sinatzean, honako errorea agertzen da Internet Explorer arakatzailean: “Ez da sortu sinadura baliozkorik”

    Errore mezu hau agertzen da Windows Vistan zure arakatzaileko “Gaitu modu babestua” aukera hautatuta dagoenean. Arazoa konpontzeko:

    • Internet Explorer-en, zoaz hona: Tresnak>>Interneteko aukerak
    • Hautatu Segurtasuna erlaitza eta sakatu Konfiantzako guneak aukeran.
    • Ondoren, sakatu Guneak botoia eta, behealdeko eskuinaldean, "Gehitu webgune hau honako eremura:" idatzi helbide hau:
      https://*.boe.es
    • Sakatu Gehitu botoia (idatzitako helbidea Webguneak leihora pasako da).
    • Ziurta ezazu “Eskatu zerbitzariaren egiaztapena (https:) eremu honetako gune guztientzat" laukia hautatuta egon dadin eta sakatu Itxi botoia.
    • Berriz ere Segurtasuna erlaitzean, desautatu Gaitu modu babestua (...) laukia eta, ondoren, sakatu Berrezarri eremu guztiak lehenetsitako mailan botoia.
    • Sakatu Aplikatu eta Onartu. Jarraian, itxi Internet Explorer arakatzaileko web orri guztiak eta burutu eragiketa berriro.

    Igo

  • Ez daukat ziurtagiririk. Iragarki bat jar dezaket?

    Iragarki bat jartzeko nolabaiteko identifikazio elektronikoa behar da (ziurtagiria, clave iraunkorra edo PIN24H).

    Halaber, iragarkiaren sinatzaileak elektronikoki sinatzeko aukera ematen dion ziurtagiri elektronikoa beharko du.

    Hemen deskarga daiteke iragarkiak txertatzeko eskemaren PDF dokumentua.

    Igo

  • Zein dokumentu eskura ditzaket iragarki bat txertatzearen inguruan?

    Iragarki bat izapidetu bitartean iragarkiak txertatzeko sistemak sortzen dituen dokumentu guztiak elektronikoki sinatu dira eta egiaztapen kode seguru bat dute (CVS). Kode horrek dokumentu horren benetakotasuna egiaztatzeko balio duena "Egiaztatu dokumentuen benetakotasuna” aukera erabilita.

    Edozein momentutan, interesdunak izapidetutako iragarki baten inguruko dokumentazioa eskuratu ahalko du "Eskuratu iragarkien inprimakiak” aukerari esker.

    Eskura daitezkeen dokumentuak hauek dira:

    • Iragarkiaren testua
    • Likidazio dokumentua: 791 inprimakia, aurrez aurreko ordainketa kasuan bakarrik eskuragarri dagoena.
    • AEATaren ordainagiria: aukera honek ez du itzultzen BOEk sinatutako dokumentu bat, baizik eta iragarkiaren ordainketa egiaztatzen duen NRC zenbakia, AEATaren Bulego Birtualean burututako kontsulta baten bidez.
    • BOEren ordainagiria: BOEk ordainagiri bat sortzen du iragarkia argitaratu ondoren eta diru sarrera finkatu ondoren. Diru sarrerak finkatu egiten dira AEATaren diru bilketarako hamabostaldien arabera, beraz, dokumentu hau eskuratu ahalko da ordainketa burutu zenetik gutxi gorabehera 30 egun igaro badira.
    • BOEren itzulera egiaztagiria: BOEk diru sarrera bat itzultzeko transferentzia egin ondoren dokumentu hau sortuko da.
    • NRC zenbakia ezeztatzeko baimena: AEBOEak baimendu badu NRC bat ezeztatzea, dokumentu hau sortuko da eta erakunde laguntzaileari helarazi beharko zaio bertan adierazitako epe barruan.
    • Iragarkia ezeztatzeko dokumentua: zuzendu ezin daitezkeen arazoak direla eta iragarki bat ezeztatu beharko balitz, dokumentu bat sortuko da iragarkiaren ezeztatze arrazoiak azaltzen dituena.

    Igo

  • Non eskura daiteke tasa ordaindu izanaren egiaztagiria?

    NRCak, bai 791 inprimakiaren aurrez aurreko ordainketa bidez lortu bada eta baita ordainketa telematiko bidez lortu bada ere, tasaren ordainagiri gisa balio du.

    Hala ere frogagiri bat behar baduzu, BOEk ordainagiri bat sortzen du iragarkia argitaratu ondoren eta diru sarrera finkatu ondoren. Diru sarrerak finkatu egiten dira AEATaren diru bilketarako hamabostaldien arabera, beraz, ordainagiri hau eskuratu ahalko da ordainketa burutu zenetik gutxi gorabehera 30 egun igaro badira.

    BOEn eta BORMEn iragarkiak txertatzeko sisteman aurkituko dituzu iragarki batekin lotutako dokumentuak, "Eskuratu iragarkien inprimakiak” menuaren aukeran.

    • Ordainketa telematikoki burutu bada, dokumentu motan "AEATaren ordainagiria” hautatu beharko da. Horrek ordainketa burutzeko erabili zenaren antzekoa den AEATaren Bulego Birtualaren webgune batera eramango zaitu. Bertan, burututako ordainketa moduari buruzko datuak bete beharko dituzu eta ordainagiria pantailan bistaratuko da.
    • Ordainketa aurrez aurre burutu bada, iragarkiaren likidazioa eskuratu ahalko da dokumentu motan "Likidazioa” hautatuta, baina ordainagiria ez da prest egongo BOEk bankuaren aldetiko ordainketaren jakinarazpena jaso arte.

    Igo

  • AEATaren Bulego Birtualean iragarki baten ordainketa telematikoa burutzean errore bat agertzen da, baina bankuak zordunketa burutu du: zer egin kasu horretan?

    Oso noizean behin, iragarki baten ordainketa telematikoa egiten saiatzean, errore bat gertatzen da. Oro har, errore bat gertatu ondoren ez da burutzen tasaren ordainketa.

    Hala ere, zenbaitetan, banku batzuek, errore bat gertatu arren, tasaren ordainketa burutzen dute, baina ez diote automatikoki itzultzen BOEri sortutako NRC zenbakia.

    Hori gertatu bazaizu, jarri harremanetan zure bankuarekin sortutako NRC zenbakia helaraz diezazuten. Behin NRC zenbakia eskuratuta:

    Igo

  • Zer da NRC? Zertarako balio du?

    NRC Erreferentzia Zenbaki Osoa da, gaztelaniako akronimoaren arabera (“Número de Referencia Completo”). 22 karaktereko katea da, zenbakiak eta letrak barne dituena (iragarkien ereduetan 791314... hasiera du), eta banku laguntzaileak ematen du ordainketa burutu ondoren.

    NRCak iragarkien tasak behar bezala ordaindu direla egiaztatzeko balio du.

    Ordainketa aurrez aurre burutu bada (791 inprimakia), behin NRCa eskuratuta, Jakinarazi iragarki baten NRC zenbakia inprimakia bete beharko duzu iragarkiaren izapidetzearekin aurrera jarraitzeko.

    Ordainketa telematikoki burutu bada, AEATaren bitartez, ez duzu inolako izapiderik burutu beharko NRCarekin izapide hori automatikoki burutuko baita.

    Igo

  • Zein errore aurki ditzaketNRCarekin?

    NRCa (Erreferentzia Zenbaki Osoa) 22 digituko katea da, zenbakiz eta letraz osatua, burututako ordainketaren aztarna barne duena eta, ondorioz, tasaren ordainagiri gisa erabil daitekeena.

    NRCaren lehenengo 13 digituek bat etorri behar dute 791 inprimakiaren barra kodearekin. 14. digitua kontrol digitu bat da. Gainerako digituak (MAC) honako datuen arabera kalkulatzen dira: iragarkiaren zenbatekoa, diru sarreraren data eta subjektu pasiboaren IFZ.

    Errore posibleak:

    • !ERROREA: Ez da iragarkirik aurkitu adierazitako datuekin.

      Erreferentzia zenbakiak, zenbatekoak eta subjektu pasiboaren IFZk bat etorri behar dute iragarkia txertatzean adierazitakoekin. Datu horietakoren bat ez balitz iragarkian ageri denaren berdina, mezu hau bistaratuko da. Berrikusi inprimakian adierazitako datuak arazoa konpontzeko.

    • !ERROREA: AEATaren NRC zenbakia baliozkotzeko zerbitzuak adierazi du NRC 791314... zenbakia ez dela zuzena arrazoi honengatik: kalkulatutako MACa ez dator bat emandakoarekin.

      Segurtasun arrazoiak direla eta, NRCaren benetakotasuna egiaztatu ahal izateko, berriz eskatuko dira datu hauek eta AEATari helaraziko zaizkio, MACa berriz kalkula dezan. Interesdunak idatzitako eta kalkulatutako MACak alderatuk dira eta, bat ez badatoz, errore mezu bat bistaratuko da.

      Oso garrantzitsua da behar bezala egiaztatzea NRCa jakinarazteko inprimakian adierazitako datu guztiak. Bereziki:

      • Zenbait letra eta zenbaki nahastea gerta liteke (8 eta B, 0 eta O, 6 eta G, 5 eta S, etab.).
      • Berrikusi inprimakian adierazten ari zaren data diru sarreraren data dela.
      • Berrikusi NRCa sortzeko oinarri gisa hartu dela subjektu pasiboaren IFZ (791 inprimakian ageri den bakarra), bankuarekin nahasketak ekidite aldera.

      Bankuak emandako NRCa irakurri ezin bada, jarri harremanetan zure bankuarekin iragarkia ordaintzean sortutako NRCa ageri duen dokumentu berri bat eskuratzeko (bankuko kontu laburpena, ordainagiriaren kopia, etab.).

    • !ERROREA: Iragarkiaren egiaztapen zenbakia (7913140108160) ez dator bat NRCaren erreferentziarekin (7913140108161).

      Iragarkiaren erreferentziak lotuta darama barra kode bat eta kode hori ez dator bat adierazitako NRCaren lehen 13 digituekin.

    Igo

  • Ezeztatu al daiteke sortutako NRC bat?

    Erroreak aurkitzen badira NRCetan edo arrazoiren bat dela eta argitaratu ezin den iragarki baten tasa ordaindu bada, NRCa ezeztatzea eska daiteke, hartara tasaren ordainketa bertan behera uzteko.

    Horretarako: Eskatu iragarki bat ezeztatzea eta/edo NRC zenbaki bat ezeztatzea BOEren egoitza elektronikoan. Behin egiaztapen egokiak burututa, interesdunari emango zaio NRCaren berehalako ezeztatzea baimentzen duen dokumentua.

    Interesdunak ohartarazpen mezu bat jasoko du posta elektronikoz NRCaren ezeztapen dokumentua eskuragarri dagoela jakinarazteko. Dokumentua eskuratzeko, “Eskuratu iragarkien dokumentuak” aukeran hautatu beharko du NRCaren ezeztapen dokumentua.

    Dokumentu hori ordainketa izapidetu zuen erakunde laguntzaileari helaraziko zaio dokumentuan adierazitako dataren aurretik. Bankuak atzera botako du NRC horren sorrera eragin zuen diru sarreraren eragiketa.

    Erakunde laguntzaileek NRC zenbakidun ordainagiriak ezeztatzeko obligazioa izango dute bakarrik ordainagiri akastunean ageri den diru sarrera datari dagokion hamabostaldia amaitu eta hurrengo lanegunera arte. Helburu hauetarako, jaiegun moduan ulertuko dira larunbatak eta estatu mailako jaiegunak. Diru bilketaren hamabostaldiak ez datoz bat hamabostaldi naturalekin. Hilabete bakoitzaren 5. eta 20. egun inguruan hasten dira.

    Ezeztapena baimentzen duen dokumentuak kode bat izango du eta, kode horri esker, dagokion erakunde laguntzaileak aurkezten zaion baimentze dokumentuaren benetakotasuna eta baliozkotasuna egiaztatu ahalko ditu.

    Dokumentua bankuari epe barruan aurkezten ez bazaio, interesduna harremanetan jarri beharko da AEBOEarekin diru sarrera itzultzea eskatzeko.

    Igo

  • Pertsona batek baino gehiagok parte har dezakete iragarki bat txertatzeko prozeduran?

    Bai. BOEn telematikoki iragarkiak txertatzeko sistemak hainbat pertsonaren parte hartzea ahalbidetzen du prozeduraren faseetan zehar: iragarkiaren prestaketa, sinadura eta ordainketa.

    Iragarkiak emateko eskumena Administrazio bakoitzean eskumen hori esleitu zaien organoei dagokie. Iragarkiak argitaratzeko aplikazioaren erabiltzaileek iragarkiaren testua bidaltzeko inprimakia sinatuko dute bakarrik.

    1. fasea. Iragarkia prestatzea

    Iragarkiaren testua idazten duen pertsonak iragarkiaren sistemara sartu beharko du bere identifikazio elektronikoa erabilita eta, behin idazketa amaituta, honako aukerak izango ditu:

    1. Sinatzea. Horretarako, ziurtagiri elektronikoa izan beharko du.
    2. Sinadura geroratzea. Sistemak iragarkiaren erreferentzia zenbakia eta zenbatekoa jakinaraziko ditu eta bi datu horiek sinatzaileari helaraziko zaizkio pertsona horrek sinaduraren izapideari berriz ekiteko aukera izan dezan.

    2. fasea. Iragarkia sinatzea

    Iragarkien sistemara sartu beharko da norberaren ziurtagiria erabilita eta, “Berriz ekin iragarkia sinatzeari” aukera hautatu ondoren, iragarkiaren erreferentzia zenbakia eta zenbatekoa adierazi beharko dira. Sinatuko den dokumentua eta sinaduraren aukera ageri dituen orrialde bat bistaratuko da. Kasu honetan, ez dago BOEri inolako dokumenturik bidaltzeko beharrik.

  • 3. fasea. Iragarkia ordaintzea

    Iragarkiaren sinadura fasea amaituta, ordainketa fasea hasiko da eta jarraian adierazitako moduetan burutu ahalko da:

    1. Ordainketa telematikoa.

      Ordainketa elektronikoki burutuko da AEATaren Bulego Birtualaren bitartez. Ordainketa telematikoa burutu ahal izateko, ziurtagiri elektronikoa izatea eta diru bilketaren kudeaketan parte hartzen duten erakundeetako batean irekitako zordunketa kontu baten titularra izatea derrigorrezkoa izango da. Sistemak NRC (erreferentzia zenbaki oso) bat sortuko du, tasaren ordainketa egiaztatzen duena, eta BOEri helaraziko dio, beraz, ordainketa automatikoki egiaztatuta geratuko da.

      Iragarkia txertatu duen pertsona ordainketa burutzeko eskumena duen pertsonaren desberdina balitz, ordainketa burutuko duen pertsonak, “Berriz ekin ordainketari” aukera hautatu ondoren, iragarkiaren erreferentzia zenbakia eta zenbatekoa adierazi beharko ditu.

    2. Aurrez aurreko ordainketa.

      Sistemak likidazio dokumentu bat sortuko du (971 inprimakia) dokumentu hori inprima dadin eta erakunde laguntzaile batean aurrez aurre ordain dadin (erakunde laguntzaileak konturako zordunketa bidez eta kreditu txartel bidez ordaintzeko). Erakunde laguntzaileak NRC (erreferentzia zenbaki oso) bat emango dio eta interesdunak zenbaki hori jakinarazi beharko dio BOEri aukera hau erabilita: "Jakinarazi iragarki baten NRC zenbakia". NRC zenbakia behar bezala eguneratu ondoren, iragarkiaren ordainketa behar bezala egiaztatuta geratuko da.

    Hemen deskarga daiteke iragarkiak txertatzeko eskemaren PDF dokumentua.

    Igo

  • Hasiera batean hautatutako ordainketa modua alda daiteke?

    Bai. Horretarako, “Berriz ekin ordainketari” aukera erabili beharko da modalitate berria hautatzeko, subjektu pasiboaren eta izapidegilearen datuak ere aldatuta, beharrezkoa balitz. Enkante iragarkietan, datu guztiak aldatu ahalko dira izapidegilearen eta subjektu pasiboaren IFZ izan ezin.

    Igo

  • Noiz argitaratzen da BOE?

    Urteko egun guztietan, igandetan izan ezik.

    Igo

  • Noiz argitaratzen da BORME?

    Urteko egun guztietan, larunbatetan, igandetan eta Madrileko hiriko jaiegunetan izan ezik.

    Igo

  • Jarri harremanetan

    • Inprimakiaren (iragarkiak) bitartez
    • BOEren bulegoetan: Avenida de Manoteras, 54. Madril. Autobusak: 150 eta 174. Metro ligero: Virgen del Cortijo (ML1) 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

    Igo

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril